Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiaren V. Gazta kongresua, ostiralean

5 urtez jarraian, Ordiziako Idiazabal gaztaren Kofradiak Biltzarra antolatu du ostiral honetarako, urriak 2, Herri Antzokian. 

Idiazabal Gaztaren sektorea balioan jartzea kongresuaren ardatz bezala hartuz eta jardun honen hainbat alderdi haintzat hartzen dituzten bi euskarri sozioekonomikotan oinarrituz, bi saio garatuko dira urriaren 2an ostiral goizez.

"Mendiko gaztari dagokionez, asmoa da topaketa bat antolatzea gazta horren inguruan diharduten eragile guztiak bil daitezen, altxor gastronomiko horri behar bezalako balioa emateko; asmoa da neguko gazta bikainen aldean duen berezitasuna nabarmentzea. Horrela, artzainei lagundu egiten zaie gure mendietan eta mendilerroetan egiten duten lana errentagarri egiten. Artzainek, izan ere, jarduera ekonomiko bat garatzeaz gain, beren artaldeekin gure mendietako eta mendilerroetako paisaiak modelatu egiten dituzte; pasaia horiek atsegin ditugu guztiok eta harro sentitzen gara gure herrialdeetan daudelako. Asmoa da, era berean, artzainek gure lurraldean eta beste lurraldeetan egiten duten lana ezagutzea eta aitortzea, mesede handia egiten baitute gero eta mehatxatuagoa dagoen biodibertsitatea zaintzeko. Bailaretako gaztandegietan eginiko gaztei dagokienez, asmoa da aukera berriak irekitzea artzainen irudimenean; azken baten, ardura handiagoa izan dezatela, beren jardueraren errentagarritasuna hobetzeko". 

EGITARAUA

9:00tan Kongresuaren irekiera agintarien aldetik.

MENDIKO GAZTAK / TRANSHUMANTZIA

9:15etatik 10:00tara. Virginia eta Jose Luis Larraz eta Francisco Marcén-en aurkezpena, ondorengo gaiaren inguruan. Transhumantzia Aragoiko Pirineotan, iragana, oraina eta etorkizuna. Virginia Larraz eta Jose Luis, azken honek bizitza guztia artzaintzari eskeinia eta jada erretiratua eta bere alaba, landa ingeniaría eta gaur egun artaldeaz arduratzen dena eta Zaragozako Unibertsitatean doktorego tesia egiten ari dena, jargungo dira. Francisco Marcén-en laguntzaz, ardi-aziendaren munduan pertsonaia esanguratsua eta urte askotan Interovic elkarteko lehendakari izana. Europar Parlamentuan sektorearen defentsan jarduna da. Aurkeztuko diguten ponentzia, gertuko transhumantziaren ingurukoa izango da, Jaca eta Candanchu artean egiten dena eta Euskadikoarekin antzekotasunak dituena. Europatik datorren legediak dakartzan arazoez eta honek aziendaren ustiaketa estentsiboan dituen ondorioez ere jardungo dute, sektorearen gehiengoak begi onez ikusten duen PAC-aren eraldaketan nola eragin aztertuz, 20 urteren buruan gure mendietan aziendarik ez ikustea ekiditeko.

ARTZAINAREN GAZTAK.

10:15etatik 10:45etara. MERKATURATZEA. Carlos Gonzalez Astiz-en ponentzia. Fundador y socio de Next Global Solution Taldearen MiSoluzion enpresaren sortzaile eta bazkidea. Bere hitzaldia: Salmenta, logistika, kudeaketa digitalizatzea betebeharra da dagoeneko eta dirudiena baino samurragoa da. Ez da garestia eta lehiatzerako garaian posizionatu egiten du. Landa enpresa txiki eta tradizionalak, erakundeen laguntzarekin eta aholkularitza egoki batekin jauzi hori eman behar du. Ponentzia honetan aurkezten dena horretarako aukera bat da.

10:45etatik 11:15etara. Kaferako etenaldia Txindoki Tabernan.

11:15etatik 12:15etara MERKATURATZEA. Miriam Molina, Idiazabal J.I. ko zuzendaria eta Albi gaztandegiko Aritz Ganboaren ponentzia, bakoitza bere esperientziatik ondorengo gaiaren inguruan: merkaturatze kanal motzetan merkaturatze sistemen dibertsifikazioa.

12:15etatik 13:45etara Mahai Ingurua

13:45etan: Biltzarraren itxiera.

Oharra: euskera eta gaztelera arteko aldibereko itzulpena egongo da.