Image
Image

Euskal Herriko artisau garagardo azoka, larunbatean

Larunbat honetan, ekainaren 3an, 11:00-14:30 eta 17:00-00:00 Euskal Herriko artisau garagardo azoka ospatuko dugu Plaza Nagusian. 

2015. urtean antolatu genuen lehenengo aldiz Euskal Herrian ekoitzitako garagardoak eskainiko eta plazaratuko zituen AZOKA. Horretarako Ordiziako plaza baino erakusleku hoberik topatzea zaila. Aurtengoa 6. Edizioa izango da eta Euskal Herriko garagardozaleen erreferente bilakatu dela esan genezake. Azoka honen helburua Euskal Herriko garagardoak ezagutaraztea eta bertako garagardo ekoizleen topaleku izatea da. Nola ez, Emaneurre Taldearen helburuekin bat, herri giroa bultzatu eta kultura egitarauari ekarpena egitea da.

Aurtengoan, aurreko urtetan bezelaxe, garagardo ekoizleek zuzenean eskeiniko dute eurek ekoitzitako garagardoa, salmenta zuzena izango da. Garagardoa iturritik, edo etxera eramateko boteilan eskuratzeko aukera izango da. Antolakuntzak edalontziak salduko ditu eta kopak ere bai aukeran. Epaimahaiak berriz Euskal Herriko garagardorik onena aukeratuko du. Berrikuntza bezela, azpeitian ekoitzitako lupulua erosteko aukera izango da, Pepos Hops etxekoa, etxean garagardoa egin nahi dutenentzat. Jatekoa ere ez da faltako, Lazkaoko taloak eta burduntzian erretako txerria jateko aukera izango da. Guztia girotzeko, musika zuzenean izango dugu, Revolutionary Brohers, Eira eta King Konsul. Bezperan berriz garagardo dastaketa izango dugu Ordizia Hotelean Yann Boixen eskutik.

Lerro hauetatik eskerrak eman nahi diegu azoka hau antolatzen lagundu diguten guztiei, elkarte, erakunde, bolondres modura lanean arituko direnei eta nola ez Euskal Herriko garagardo ekoizleei. On in dizuela janak eta kalterik ez edanak! Emaneurre!

TXAPELKETA

Garagardo ekoizle bakoitzak garagardo bat aurkeztuko du txapelketara, nahi duen kolore eta estilokoa. Txapelketa ez da estiloka sailkatuko. Epaimahaiak ondorengo irizpideak hartuko ditu kontutan aurketutako garagardoak epaitzeko:

1 – IKUSMENA: Garagardoaren kolorea uniformetasuna. Aparrak argia eta konstantea izan behar du. Garagardo hauek burbuila gehiegi ez dute izaten gasik ez zaielako injektatzen. Baita ere garagardo hauetan posoak aurki ditzakegu, filtraziorik gabekoak direlako, modu naturalean ekoitziak.

2 – USAIMENA: Pausu honetan osagaien usainak hartuko ditugu kontuan (belarrak, maltak, zerealak, espezieak, etab.) eta alkoholaren intentsitate aromatikoa ere. Ez hori bakarrik, sentsazio eta oroitzapen ezberdinak burura ekarri ditzakete usai horiek. Pausu hau ongi egin ezkero garagardo hau ondo ezagutzen lagunduko digu.

3 – DASTAMENA: Zapore ezberdinak hartuko ditugu esate baterako malta, alkohol kopurua, espezieak, fruituak, ... Hemen 2 une bereizi daitezke; lehena katazioarena, ahoan uzten duen “hondar-sentimendua”; eta bigarrena; ahoan uzten duen oroitzapena (hau luzaroan utzi dezakete).

EPAIMAHAIA:
Josema Azpeitia: Kritiko gastronomikoa, Basque Culinary Centerreko irakasle ohia.
Yann Boix: Garagardo egilea eta garagardo sommelierra.
Julian Limon Perez: Garagardozalea, garagardo artisaugintzan aditua.
Diego Bravo Gonzalez: Garagardozale, garagardo artisaugintzan aditua.

Idiazabal Gaztaren Kofradiak XXXIII. kapitulua ospatuko du larunbatean

Larunbat honetan, Idiazabal Gaztaren Ordiziako Kofadiak bere XXXIII. Kapitulua ospatuko du, D´elikatuzen hasita. 10:30ean izango da hitzordua eta bertan harrera egingo zaie kofradiakideei eta gonbidatuei. Hamarretako bat zerbitzatuko da, eta zentroa ere zabalik egongo da bisitatu ahal izateko.

11:30ean, Ordiziako Oroith abesbatzak kontzertua eta ongietorria eskainiko du. 12:30ean, Ordiziako Udaletxeko batzar aretoan hasiko da ekitaldi nagusia, Adur Ezenarro, Ordiziako alkatearen harrera eta agurrarekin.

Izendapen berriak:

Kofradiakide berria Rosa Diez Urrestarazu izango da, eta ohorezkoak: Jon Etxeberria eta Puy Arrieta (Idiazabal Gazta egiten duten artzainak); Jose Antonio Elosegi Agirrezabala (Ordiziako Azoka); Ordiziako Txistulariak (50. urteurrena bete dute); eta Juan Manuel Garmendia (FECOGAko lehendakaria).

Bestalde, emeritu kofradiakideak Pedro Mari Arana Lasa eta Jose Ramon Garcia Lapitz, eta hil ondoko omenaldia Atxen Jimenezi (Tafallako Tubal Jatetxea) egingo zaio.

14:00etan, ekitaldiari amaiera emateko, Martinez jatetxean Senidetasun Bazkaria egingo da.

[Hauteskundeak M28]: hauteslekuen zerrenda

Hemen duzue aurtengo hauteslekuen zerrenda, hau da, igandean zein lekutan bozkatu behar den. Aldaketa bakarra dago: aurreko urteetan KZ Gunean bozkatzen zuten pertsonek aurten Dorrean (Santa Maria kalea) bozkatuko dute.

Hauteslekuen zerrenda

 

2023ko maiatzeko osoko bilkura

Maiatzaren 25ean, 18:00etan, Osoko bilkura izango dugu Ordiziako Udaletxeko batzar aretoan.

Hemen duzue gai ordena:

1.- 2023ko apirilaren 27ko udalbatzarrak egindako batzarraren akta zirriborroa onartzea.

2.- 2023ko maiatzaren 2ko ezohiko batzarraren akta zirriborroa onartzea.

3.- Ordiziako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko Lankidetza hitzarmena. (2023SHIO0006).

4.- Bake Epailaren izendapenaren proposamena. (2023IEPA0001).

5.- Emakumeen kontrako indarkeriari erantzuteko protokoloa oanrtzea (2023GBED0002).

6.-Ordiziako Landa bide publikoen inbentarioaren hasierako onarpena.

7.- Zerbitzu publikoak eskaini eta ekintza administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen 6. Ordenantza fiskala aldatzeko proposamena, haur-eskolaren udal zerbitzuagatiko tasari dagokionean (2023SORF0002).

8.- Kontu-hartzailearen ingerak. Expedienteak; 2023KERR12- 2023KERR13.

9.- 2023/0691 Zenbakidun dekretuaren berrespena borondatezko erretiro aurreratuari buruzko neurriak eta langile publiko izateari uko egiteagatiko primak indarrik gabe uztea (2023SZEJ0003).

10.- Apirileko Alkatetzako dekretuen berri ematea. 0080 eta 516-0649ra bitarte

10.- Apirileko Alkatetzako dekretuen berri ematea. 0080 eta 516-0649ra bitarte

 

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image