Uztailaren 24ko tanborrada Ordiziako Udaletxeko balkoitik ikusi nahi duzu? Ordizian erroldatuta bazaude, horretarako aukera izango da. Interesa dutenek eskaera egin behar dute udaletxeko herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara),
10 leku egongo dira eta lekua mugatua denez, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da beharrezkoa balitz. Lekua egokitzen zaion pertsona bakoitzak balkoira lagun bat eraman ahalko du. Eskaera epea uztailaren 17an, osteguna (barne) amaituko da, eta uztailaren 18an, ostirala, egingo da zozketa.
Ostiral honetan, uztailak 11, Matutinako bilera egingo da, 19:00etan Udaletxeko batzar aretoan. Matutinan karpa jarri nahi duten kuadrilek ostegun honetarako (uztailak 10 eguerdiko 12:00ak arte) datu hauek eman behar dituzte
|
56 urte igaro dira 1969ko ekainaren 28an Stonewallen lesbiana, gay, transexual eta, batez ere trabestiak, poliziaren aldetik jasaten zituzten jazarpena eta xantaiaren aurrean erreboltatu zirenetik: data hori mugarri bihurtu zen LGTBIQA+ pertsonen borrokan. |
|
Zuriak ez ziren Marsha P. Johnson eta Sylvia Rae Rivera bezalako trans emakumeak izan ziren eskubide horiek sutsuki defendatu zituztenak, gaur egun ere oraindik gehien sufritzen duen komunitatearen kolektiboko kideek hain zuzen. |
|
8 urte beranduago, 1977ko ekainaren 26an, Bartzelonan ospatu zen estatu mailako lehen harrotasunaren manifestazioa, eta bertan, trans emakumeek beste behin euren gorputzak jarri zituzten lehen lerroan, guztion eskubideak aldarrikatu eta poliziaren oldarraldiaren aurrean atzetik zituzten guztiak babesteko. |
|
10 urte beranduago, 1979ko ekainaren 12an, Euskal Herriko lehen harrotasunaren manifestazioa burutu zen Donostian. Gure euskal Stonewall txikia kontsideratzen den lehen deialdi hura, egun batzuk lehenago, ekainaren 10ean, polizia batek Vicente Vadillo Santamaria, Francis, Errenteriako trabesti bat, tiroz erailtzeak eragin zuen. |
|
56 urte beranduago, aurten 10 urte bete dituen NAIZEN adingabe transexualen familien elkarteak Bilbon ospatu zuen Haur eta Nerabe Transei buruzko I. Nazioarteko Biltzarrak eragindako oldarraldia salatu du. Izan ere, hainbat eragilek biltzarra bera baliatu dutelako ideia transfoboak aldarrikatu eta trans pertsonen estigmatizazio soziala, bazterketa eta sufrimendu psikologikoa areagotu nahian, bereziki adingabeen kasuan, duintasunez bizitzeko oztopo izugarriei aurre egin behar dietenean. |
|
Hasieratik LGTBIQA+ kolektiboaren eskubideen defentsa eta aldarrikapenean lehen lerroan euren gorputzak jarri dituzten trans pertsonak ahaztea diskriminazioa ariketa bat gehiago litzateke, eta noski, baita LBTBIQ+ komunitatearen eskubideen aldeko borroka zuritu eta maskulinizatzeko saiakera ere. |
|
Stonewalleko gertakarien geroztik ekainaren 28an LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da: borroka disidente luzea eta egindako lorpenak ospatzeko eguna da, baita eskubideen eremuan aurrerantz egiteko falta den guztia aldarrikatzeko eguna ere: eskubide berberak dituen jende askearen gizartea izateko, sexu-desioaren orientazioagatik edo genero-identitateagatik bereizkeriarik gabe. |
|
Urtero bezala, ekainaren 28 honetan aitortu nahi dugu LGTBIQA+ kolektibo eta pertsona ugariren borroka luze eta ordainezina Euskal Herrian: garai zail hauetan, pertsonen eta gure herriaren emantzipaziorako erreferente direla erakusten jarraitzen dute. |
|
Era berean, Ordiziako Udalak LGTBIQA+ pertsonen eskubideekin urteko egun guztietan duen konpromiso politikoa berretsi nahi dugu. Adierazpenetatik haratago, gure konpromisoa politika zehatzetan islatu behar da, bakoitzak bere giza baliabide, baliabide tekniko eta ekonomikoekin: mugimendu feministako eta LGTBIQA+ mugimenduko ordezkari eta adituekin adostu behar diren politikak. |
|
Horregatik, Ordiziako Udalak LGTBIQA+ fobien aurkako nazioarteko eguna den maiatzaren 17an hartutako konpromisoak berresten ditu, eta ekainaren 28an harira, bereziki trans komunitatearen aldeko konpromisoa hartzen du: |
|
Ordiziako Udalak, zuzenean edo zeharka, ez die inolako babesik emango ideia transfoboak zabaltzen dituzten ekitaldiei, ez eta horiek antolatzen dituzten erakundeei ere, ez espazioak lagaz, ez mezuak hedatuz, ez parte hartuz ezta finantzazio publikoaren bidez. |
|
Ordiziako Udalak gure herrian sustatutako edukiek gorroto diskurtsoari, haurren babesari edo berdintasun eta diskriminazio ezaren printzipioei buruzko araudiak urratzen dituzten aztertuko du. |
|
Ordiziako Udalak Sexu eta genero aniztasun arloan, errespetuan, ebidentzia zientifikoan eta giza eskubideetan oinarritutako politikekiko konpromiso publikoa indartzea, erakunde publikoetako langileentzako prestakuntza-programak barne. |
|
Ordiziako Udalak trans haur eta pertsonentzat, eta haien familientzat eztabaida, hezkuntza eta akonpainamendu espazio seguru, informatu eta eskuragarri gehiago sortzeko konpromisoa hartzen du, diskurtso polarizazioa eta estigma sortzen dituztenen aurrean. |
Ireki da bozketa. Nork merezi du zure ustez Santa Ana jaietako txupinazoa botatzea? Ehunka pertsonak bidali diguzue zuen proposamena, eta hemen lau aipatuenak: Erramun Amundarain, Maddi Garate, Asier Aseginolaza eta Emotio abesbatza. Lau horietatik bat izango da irabazlea. Eman zure bozka