Image
Image

"Aurtengo jostailu bilketa izugarria izan da"

Astelehen eta asteartean Gabonetako jostailu bilketa kanpaina jarri genuen martxan, ikastetxeetako guraso bolondresekin batera. “Aurtengo erantzuna izugarria izan da, oso pozik gaude jostailu bilketarekin”, zehaztu du Ainhoa Jimenez, Ordiziako Udaleko hezkuntza zinegotziak. Gainera, guraso bolondresen lana eskertu eta nabarmendu du: “bolondres aurkeztu dira kanpainarekin bat eginik eta hori ere eskertzekoa eta balioan jartzekoa da, halako ekintzak antolatzeko ezinbestekoak direlako”.

“Gabonetan ez dugu nahi haurrik jostailurik gabe eta horregatik, etxean eta egoera onean ditugun jostailuak ekartzeko deia egin genuen. Eta halaxe izan da, aurten ere jostailu mordoa ekarri dituzte ordiziarrek, txalotzekoa da”, gehitu du. Orain, jostailu horiek sailkatu eta beharra dutenei bideratuko zaizkie.

Arreta bulegoko ordutegian aldaketak

Datorren astelehen, asteazken eta ostiralean, abenduak 5-7-9, Arreta Bulegoa irekita egongo da 09:00etatik 13:00etara. Astearte eta ostegunean, abenduak 6 eta 8, itxita egongo da. Barkatu eragozpenak.

Ordizia hobeagoa egiten elkarrekin

Ordiziako hainbat alorretako eragileak bat eginik aurkeztu da Ordizia Hiri Hezitzailea ekimena.
2008an hasi genuen egitasmoa, eta orduan proiektuaren ildo nagusiak zehaztu ziren: hiri hezitzaileei buruzko informazioa eskuratzea, eta Ordiziako Udalak gaur egun dituen erronkei erantzuteko modu berri bat eraikitzen hastea. Inklusibitatea eta belaunaldiartekotasuna ere nabarmentzekoa da proiektuan zehar.

2014. urtean, Ordiziako udalak, Udal Osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartearekin bat egitea. Urte horretan bertan, Bartzelonan egindako Kongresuan parte hartu zen.

Denbora horretan zehar, talde eragileak hainbat jarduera landu ditu: hirian ikastea, hiriaz gozatzea eta hiria ezagutzea, urteko memorietan jasotakoak.

14 urte ondoren horren ebaluazioa egin da, egindako gauza onak jasoz eta hobetzekoak identifikatuz.

Ordiziako Udalak eskerrak ematen ditu Ordizia hobeagoa, justuagoa eta solidarioagoa izateko egindako lan guztiagatik.

Ekomodoko 20 koadernoren zozketa

Zozketa! Ekomodorekin elkarlanean tapoi bilketako tapoiekin egindako koaderno bat irabazi nahi duzu? Atera argazki bat Jabekuntza Eskolako Plazan dagoen aulki morean eta bidali argazkia eta izen-abizenak 688 75 26 47 zenbakira edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. Guztira 20 koaderno zozketatuko ditugu. Zorte on!


logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image