2023ko ordenantza fiskalak

Urriaren 13an, osteguna, Ordiziako Udaletxeko batzar aretoan ez-ohiko osoko bilkura egin zen, eta bertan 2023 urterako ordenantza fiskalak onartu dira.

Gauzak horrela, honako zerga hauek ez dute aldaketarik jasoko datorren urtean eta izoztu egingo dira: ondasun higiezinen gaineko zerga, udalerriko jarduera ekonomikoen gaineko zerga, eraikuntza, instalazio, eta obren gaineko zerga, hiri-lurrek irabazitako balioaren gaineko zerga, erabilera pribatiboko edo herriko jabetza publikoa modu berezian aprobetxatzeagatiko tasak arautzen dituena.

Aho batez onartutako salbuespen bat izango da tasa eta zergetan: zabor bilketa tasa prezioa eguneratu egingo da %5a igota. Batezbeste, urtean, sei euroko igoera izango da. Hala ere, 100%ko hobaria eskainiko da gaitasun ekonomikoagatik.

Hobariak energia berriztagarriengatik

Eraginkortasun energetikoa helburu duten birgaikuntza lanentzat %75eko hobaria ezartzea B motako energia etiketa lortzen bada, eta %95eko hobaria A motako energia etiketa lortzen bada. Aipatu hobaria aplikatu da, bakar bakarrik, indarrean dagoen legediaren arabera derrigorrez inbertitu behar ez diren kopuruen gainean.

Hemen osoko bilkura: Ordenantza fiskalak 2023