Jostailu bilketa egingo da bihar eta etzi

Ordiziako Udalak jostailu bilketa antolatu du Gabonetara begira. “Gabonetan, haurrik ez jostailurik gabe Ordizian”, azaldu du Maitane Alvarez alkateordeak.

Hala, bi saio egingo dira. Lehena bihar izango da, asteartea, 16:00etatik 17:30etara, Urdanetako karpan. Asteazkenean, abenduak 16, Jakintzan, Villa Eugeniako karpan egingo dira, ordutegi berean. Karpa hauek Udalak bideratu dizkie eskolei neguan babesa izan dezaten.

Hala, eskaera egiten zaie herritarrei, erabiltzen ez diren eta egoera onean dauden jostailuak izanez gero, bigarren aukera bat eman eta jostailuak eramateko bi egunetako batean. Horiek beharra duten familiei bideratuko zaizkie, Gabonetan haur guztiek izan dezaten jostailuren bat.