Image
Image

ORDIZIAN INFORMAZIO SAIOAK ANTOLATU DIRA MARTXOAREN 13KO KONTSULTAREN INGURUAN

Errolda astelehenean emango da ezagutzera eta botoa emateko aukera desberdinak izango dira

Datorren martxoaren 13an Ordiziak etxeko hondakinak biltzeko eredua aukeratu ahal izango du. Herri kontsulta antolatu da horretarako. Hondakinen Mahaia osatu zen duela aste batzuk eta kontsultaren data, prozedura eta bestelakoak adostu dira egin diren bilera desberdinetan.

Kontsulta eguna baino lehen egitekoen artean, herritarrak informatzea da ahalik eta pertsona gehienera iritsiz. Hilaren 18an lehen aurkezpena egin ondoren, martxoaren 1ean hasita auzoz auzo egingo diren bilera antolatu dira. Besteak beste, aukeratzeko emango diren bi ereduak eta bestelako xehetasunak emango dira ezagutzera.

 

Bilera informatiboakondorengo egun, toki eta orduetan izango dira:

ZABOR DOMESTIKOEN BILKETARAKO KONTSULTA GAUZATZEKO PROZEDURA

Bi sistemen artean egingo da aukera martxoaren 13an

Hondakinen Mahaiko kideek atzo aurkeztu zuten ekitaldi irekian martxoaren13an zabor domestikoa biltzeko sistema aukeratzeko  adostu duten prozedura.

Ondoko orrietan jasota dira landu diren xehetasunak.

Honez gain, gaiaren inguruko informazio gehiago aurki daiteke www.ordizia.eus atariko ‘Hondakinen Mahaia’ atalean. Datozen asteetan informazio kanpaina sakonagoa ere egingo da.

Jarraian, testu honetako 2. puntuan jaso da adostu diren sistema aukeren inguruko galdera.

HONDAKINEN KONTSULTARI BURUZKO HERRI AURKEZPENA BIHAR

Galdera eta prozedura ezagutzera emango dira bihar

Hondakin Mahaiak deituta, bihar –osteguna-  herritarrei zuzendutako saioa antolatu da.  Bilkura honetan mahaiak egindako lana, ezarritako helburuak eta martxoaren 13an zabor bilketa sistema aukeratzeko izango den kontsultarako adostu den prozedura eta galdera aurkeztuko dira. Hitzordua Udaletxeko Batzar aretoan 19:00etan da.

MARTXOAK 13: ZABOR BILKETA SISTEMA AUKERATZEKO KONTSULTA

Datorren ostegunean aurkezpen publikoa egingo da

Ordiziak badu zabor bilketa sistema aukeratzeko kontsulta egiteko data: martxoaren 13an izango da. Horrela proposatu du prozesua definitzeko osatutako Hondakinen Mahaiak, Udaleko Osoko batzarrak onartzeko.

Eguna ez ezik, Mahaiak prozesuaren inguruko kronograma ere adostu du. Hala, herritarrei informazio zabala emateko aurkezpen publikoa izango da datorren ostegunean, otsailaren 18an Batzar aretoan 19:00etan. Hurrengo urratsa Mahaiak kontsultarako proposatutako data, galdera eta prozedura Osoko bilkurak onartzea izango da, hilaren 25ean. Otsailaren 29tik martxoaren 11ra komunikazio kanpaina burutuko da eta 13an herritarrek hautatutako erabakia onartuko du Osoko bilkurak martxoaren 17an.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image