Ordiziako Udalak auzokonposta egiten ari zareten guztioi ondorengo gomendioak jarraitzeko eskatzen dizue:
Sintomarik baduzu, konpost gunea ez erabili.
Janari-hondarrak soilik utzi daitezke organikoko poltsarik gabe.
Jatorri organikorik ez duten hondakinak dagokion edukiontzian utzi (plastiko-zatiak, fruta eta barazkiaren pegatinak, sareak, etab.).
Konpostagailua eta materia egituratzailea gordetzen den kutxa irekitzeko eskularruak eta maskara erabili.
Eskularruak eta maskara jarri aurretik eskuak ondo garbitu. Begiak, sudurra eta ahora ukitzea saihestu.
Erabilitako lanabesa, ateetako heldulekuak eta gainontzeko gainazal arriskutsuak, garbitu eta desinfektatuta utzi behar dira.
Etxetik konpost-gunera joateko kuboa erabili baldin baduzu, etxera itzultzean ondo garbitu (heldulekua batez ere).
Eskularruak eta maskara kentzerakoan errefusaren edukiontzira bota. Berrerabilgarriak badira, ur berotan 60 gradutik gora eta ohiko xaboiarekin garbitu. Ondoren eskuak xaboiarekin garbitu.