Image
Image

Marino Lejarreta Klasikaren 6. edizioa

Eguraldia lagun, primerako eguna izan genuen atzo Ordizian. Chapel Gorri elkarteak antolatuta Marino Lejarreta Klasikaren 6.edizioak beste behin puntako txirrindulariak elkartu ditu eta parte hartze zabala izan du, 51 talderekin.
Ohiko moduan, 11,7 kilometroko ibilbidea osatu dute, eta lehenak Martínez Jatetxea taldea osatzen dutenak izan dira; emakumezkoetan, aldiz, Barriola Team.
Zorionak parte hartzaile guztiei!

Ordizia Saskibaloiak 50 urte ospatu ditu

Ordizia Saskibaloia familiak 50. urteurrena ospatu du asteburuan. Jaurtiketa libreen eta hiruko jaurtiketen txapelketak egin ostean, Beti Alai pilotalekuan egin da bazkaria. Horren ostean, klubeko presidente izandakoek ere oroigarri bana jaso dute. Arratsaldean ospakizunarekin jarraituz jaurtiketen txapelketaren finalak jokatu ziren. Zorionak Ordizia Saskibaloia talde osoari!

Olatz Marquetek irabazi du Emakumeen Ordiziako Klasika

Atzo ospatu genuen emakumeen Ordiziako Klasikaren lehenengo edizioa. Olatz Marquet izan da azkarrena ibilbidea osatzen, eta Andrea Soldevilla eta Amaia Lartitegik osatu dute podiuma. Junior kategorian, berriz, Olatz Camino, Izaro Zuriarrain eta Ziortza Ortiz gailendu dira. Mendiko sariak Olatz Marquet eta Olatz Caminorentzat izan dira. Tenperatura altuak medio hainbat parte hartzailek ez zuten amaitu lasterketa, baina emakumeen txirrindularitzaren aldeko apustua sendoa izan da lehen edizio honetan.

I. Emakumeen Ordiziako Klasika, igandean

Igandean ospatuko dugu lehenengo aldiz Emakumeen Ordiziako Klasika, emakumeen txirrindu proben aldeko apustua eginez.
16:00etan hasiko da 63 kilometroko ibilbidea osatuko dute: Ordiziatik hasi eta besteak beste, Alegi, Amezketa, Abaltzisketa eta Zaldibia igaroz, eta berriz ere Ordizian amaituz.
Oraingoz 40 emakumek izena eman dute, baina larunbata bitartean eman daiteke izena Federazioaren webgunearen bidez.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image