Ordizia Saskibaloia familiak 50. urteurrena ospatu du asteburuan. Jaurtiketa libreen eta hiruko jaurtiketen txapelketak egin ostean, Beti Alai pilotalekuan egin da bazkaria. Horren ostean, klubeko presidente izandakoek ere oroigarri bana jaso dute. Arratsaldean ospakizunarekin jarraituz jaurtiketen txapelketaren finalak jokatu ziren. Zorionak Ordizia Saskibaloia talde osoari!
Atzo ospatu genuen emakumeen Ordiziako Klasikaren lehenengo edizioa. Olatz Marquet izan da azkarrena ibilbidea osatzen, eta Andrea Soldevilla eta Amaia Lartitegik osatu dute podiuma. Junior kategorian, berriz, Olatz Camino, Izaro Zuriarrain eta Ziortza Ortiz gailendu dira. Mendiko sariak Olatz Marquet eta Olatz Caminorentzat izan dira. Tenperatura altuak medio hainbat parte hartzailek ez zuten amaitu lasterketa, baina emakumeen txirrindularitzaren aldeko apustua sendoa izan da lehen edizio honetan.
Igandean ospatuko dugu lehenengo aldiz Emakumeen Ordiziako Klasika, emakumeen txirrindu proben aldeko apustua eginez.
16:00etan hasiko da 63 kilometroko ibilbidea osatuko dute: Ordiziatik hasi eta besteak beste, Alegi, Amezketa, Abaltzisketa eta Zaldibia igaroz, eta berriz ere Ordizian amaituz.
Oraingoz 40 emakumek izena eman dute, baina larunbata bitartean eman daiteke izena Federazioaren webgunearen bidez.
Gaur hasita, Athlon Sintagmia S.L. enpresa arduratuko da Majori Kiroldegiko zerbitzuak eskaintzeaz. Lizitazio prozesua apirilean hasi zen eta zerbitzuaren kontratazioa bi urtekoa eta 2.307.719,25 eurokoa (BEZa barne).
Kirol zerbitzuen kudeaketan esperientzia handia duen enpresa da eta hainbat hobekuntza proposatu dituzte dagoeneko, besteak beste, koordinazio pedagogikoa (kirol zerbitzuaren garapena hobetzea) eta erabiltzaileentzako arreta plana lantzea.