Image
Image

Kirolari ordiziarrei aitortza

“Ordizian zorte handia dugu kirol aniztasun handia dugulako eta baita kirolari kopurua ere. Nork bere diziplinan emaitza onak lortzea lan eta esfortzu handiaren emaitza da. Eta guk emaitza horiek saritu eta aitortu nahi ditugu. Horregatik antolatu ditugu Ordizia Kirol Sariak, gure kirolariei aitortza eta esker ona adierazteko”, azaldu du Jon Ander Caballero, Ordiziako kirol zinegotziak. 

Sari hauen helburua Ordiziako kirola bere osotasunean aitortzea da. Hiru sailkapen egongo dira: kirolariak, izan duten ibilbideagatik; azken urtean gailendu diren elkarteak, eta horiez gain esker oneko saria, Ordizian kirolari egindako ekarpenagatik. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 23an egingo da.

Sari hauek banatzeko balorazio batzordea osatuko da Ordiziako kirol elkarte bakoitzeko ordezkaritzarekin, kirol teknikari eta kirol zinegotziarekin batera.

Proposamenak edozein pertsonak edo erakundek egin ahal izango ditu. Antolakuntzak www.ordizia.eus web orrian eskuragarri jarriko dituen inprimaki ofizialetan aurkeztuko dira proposamen horiek eta udalerriko kirol-klubei eta ikastetxeei ere bidaliko zaizkie. Gainera, Arreta Bulegoan ere eskuragai izango dira inprimakiak.

Proposamenak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 1ean, osteguna, amaituko da, 13:00etan. Udaleko Arreta Bulegoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali ahalko dira.

Sare sozialen bidez ere jakinaraziko da Ordizia Kirol Sariak ekimena eta herritarrek aukera izango dute Ordiziako Udaleko sare sozialen bidez sari hauetarako hautagaiak proposatzeko.

1)  HAUTATZEKO PROZESUA:

 Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoren berrikusi egingo da zerrenda eta baztertu egingo dira behar bezala beteta ez dauden edo baldintzak betetzen ez dituzten proposamenak.

Ondoren, onartutako proposamen bakoitzaren kopia helaraziko zaie epaimahaikideei, erabakia eta botoa bozketa-bilerara prest eramateko. Berdinketa gertatuz gero, beste bozketa bat egingo da berdinduta dauden hautagaiekin, eta berriro berdinketa egonez gero, Kirol zinegotziaren botoak bikoitza balioko du.

SARITUAK

  • Mutil bat eta neska bat, urtearen lorpenen baitan
  • Lorpen guztiak neurri berean baloratuko dira, kategoria- eta sexu-bereizketarik egin gabe, emaitzaren mailaren arabera
  • Saritutako pertsonek ezin izango dute 17 urte baino gutxiago
  • Ordizian bizi beharko dute edo kirol bizitza herrian izan beharko
  • Aitortza ekitaldira joan beharko da eta ezingo balu, justifikatu egin beharko du
  • Sari horretan bertan, Nazioarteko Lehiaketetan Hautaketa jarduerekin banaka lorpenen bat lortu duten Taldeko Kirol bateko kirolariek ere jaso dezakete

2)  Kirol-talde bat, urteko lorpenen baitan

  • Lorpen guztiak neurri berean baloratuko dira, kategoria eta sexuaren bereizketarik egin gabe, soilik emaitzaren mailaren
  • Saria jasotzen duen taldea Ordizian erregistratutako elkarte batekoa izango Talde horretako jokalarien

%50a gutxienez Ordizian jaioa izango da edo bertan bizi dena.

  • Aitortza-ekitaldira taldeko bertaratuko joango

3)  Ordiziako kirolaren alde modu aktiboan laguntzen duen edo lagundu duen pertsona edo talde bat.

  • Irabazi asmorik gabe Ordiziako kirolari bizi osoa eskaini dioten pertsonak, Ordizian bizi ala

4)   Batzordeak aitortza diplomak emango ditu, 2022 urtean egindako lorpenak kontuan hartuz. Hiru baldintza hauetako bat beteta jasoko da diploma:

  • Euskal edo Espainiako selekzioak hautatua
  • Gipuzkoa edo Euskadiko errekor bat
  • Norbere kategorian Espainiako txapelketan lehenengo zortzi postuetan

5) Publikoaren saria.

 Hautagaiak erabakitakoan herritarrei aukera emango zaie botoa emateko. Pertsonako boto bat egongo da eta sare sozialen bidez egongo da horretarako aukera

Majori-Altamira kirol argazki lehiaketa martxan da

Ordiziako Majori-Altamira kiroldegi eta Altamira estadiorako argazki lehiaketa jarri du martxan Ordiziako Udalak. “Kirolak indar handia du Ordizian eta asko dira hainbat diziplinatan ibiltzen direnak. Harro gaude dugun kirol kopuru eta kirolarien mailaz. Horregatik argazki lehiaketa martxan jartzea erabaki genuen, kirolariei aukera emanez Majori-Altamirako kirol instalazioetako espazioak apainduz. Beraz, guztiak animatzen ditugu argazki lehiaketa honetan parte hartzeko eta Ordiziako kirol instalazioak modurik onenean apaintzeko”, zehaztu du Jon Ander Caballero, Ordiziako kirol zinegotziak.

Guztira hamar argazki aukeratuko dira eta horiek kiroldegian zein estadioan kokatuko dira.

Oinarriak:

  • Gaia: Ordiziako kirol ekintzak. Bakarrik, eta soilik, Ordiziako kirol ekintzekin lotutako argazkiak onartuko dira lehiaketan. Argazki hauek ez dute pertsonen aurkako edozein eratako errespetu falta erakusten duten jarrerarik aurkeztuko, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidituko dute.
  • Partaidetza: nahi duen orok parte har dezake. Egile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahalko ditu.
  • Argazkiak JPG formatuan aurkeztuko dira, 4000 pixel alde zabalenean eta 254 ppp-ra. Ez dira egilea edo egilearen izen artistikoa identifikatzeko balio duten sinadura eta ur-markadun argazkirik onartuko. Ezta argazkia enmarkatzen duen marko ez ertzik duenik ere.
  • Aurkezteko eguna: argazkiak aurkezteko azken eguna 2022ko abenduaren 2a izango da, 13:00etan.
  • Lanak aurkezteko: Posta elektronikoz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidera bidali edo Majori-Altamira kiroldegiko harreran aurkeztu CD, USB edo bestelako euskarri digitalean. Lanak argazkiaren egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira.  Lanarekin batera, testu fitxategi batean hartzailearen datu pertsonalak (izen-abizenak, helbidea, herria, NAN, telefonoa eta helbide elektronikoa) eta NAN dokumentuaren kopia atxikita egon beharko da.
  • Saria: 100 euroko sari bat eta 50 €ko beste 9 sari izango dira.
  • Epaimahaiak sariak edo horietako batzuk eman gabe utzi ahal izango ditu, baldin eta, bere ustez, eskatutako gutxieneko kalitatea lortzen ez badute.     
  • Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Ordiziako Udaleko komunikazio eta parte hartze zinegotzia, Ordiziako Udaleko kirol zinegotzia, Ordiziako Udaleko kirol teknikaria, Ortzadar argazkigintzako ordezkaria eta Majori-Altamira kiroldegiko gerentea.
  • Sarituak izan ez diren fitxategiak lehiaketa ostean ezabatuko dira.
  • Argazkien egileek lehiaketaren antolatzaileei ematen dizkie sarituak izan diren argazkiak erakusteko eta argitaratuak izateko, baita promoziorako zein erakusketarako. Lehiaketaren emaitzak zabaltzeko, irabazle izan direnek beraien lanak komunikabideetan dohain erreproduzitzeko baimena ematen dute, beti ere, egileen izenak azalduz, baita horretarako bere izena argitaratzearena eta bere irudiaren erabilera.

Parte hartu duen lanen egileak onartzen du bera dela egilea eta haien gaineko eskubide guztiak dituela web orri, katalogo zein erakusketan etab. jartzeko baimena emateko. Antolakuntzari eta lehiaketa babesten duten erakundeei hauen eskubidea emango zaie, edozein irudi eskubide aurrean kexa guztietatik salbuetsiz.

  • Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar berarekin.

Marino Lejarreta Klasikaren 6. edizioa

Eguraldia lagun, primerako eguna izan genuen atzo Ordizian. Chapel Gorri elkarteak antolatuta Marino Lejarreta Klasikaren 6.edizioak beste behin puntako txirrindulariak elkartu ditu eta parte hartze zabala izan du, 51 talderekin.
Ohiko moduan, 11,7 kilometroko ibilbidea osatu dute, eta lehenak Martínez Jatetxea taldea osatzen dutenak izan dira; emakumezkoetan, aldiz, Barriola Team.
Zorionak parte hartzaile guztiei!

Ordizia Saskibaloiak 50 urte ospatu ditu

Ordizia Saskibaloia familiak 50. urteurrena ospatu du asteburuan. Jaurtiketa libreen eta hiruko jaurtiketen txapelketak egin ostean, Beti Alai pilotalekuan egin da bazkaria. Horren ostean, klubeko presidente izandakoek ere oroigarri bana jaso dute. Arratsaldean ospakizunarekin jarraituz jaurtiketen txapelketaren finalak jokatu ziren. Zorionak Ordizia Saskibaloia talde osoari!

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image