Larunbat honetan ospatuko da Emakumeen Ordiziako Klasikaren bigarren edizioa. “Iaz, lehenengo edizioa oso arrakastatsua izan zen, eta emakumeok kirolean dugun ikusgarritasuna handitzeko lanean jarraituko dugu”, zehaztu du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak.

Aurten, lau izango dira kategoriak: sub23, elite, kadete eta junior.

Ibilbideari dagokionez, Sub eta Elite kategoriako txirrindulariak 09:00etan aterako dira, eta gutxi gorabehera 10:37etan helmugara iristea espero da. Egingo duten ibilbidea honakoa izango da: Ordizia- Alegi-Ordizia-Alegi-Amezketa-Abaltzisketa- Larraitz- Zaldibia-Ordizia. Guztira, 63.1 kilometro osatuko dituzte helmugara iritsi baino lehen.

Kadete eta juniorrak, berriz, 11:15ean izango dute irteera. Helmuga 12:38erako aurreikusten da. Kasu honetan, txirrindulariek 51 kilometroko ibilbidea egingo dute, Ordizia- Alegi-Ordizia-Alegi-Altzo-Alegi-Ordizia.

Guztira, oraingoz, 102 emakumek eman dute izena.