Boxeo jaialdia izango dugu ostiral honetan Beti Alai pilotalekuan. 22:30ean hasiko dira norgehiagokak eta besteak beste honako protagonistak izango ditugu: Iñaki Arrue ordiziarra, Xegone beasaindarra eta Anouar El Ochchi profesional.
Iñaki Arrue: "oraintxe ez nago urduri ostiralerako, gogotsu nago, dakidana egiten saiatuko naiz, eta ziur gau polita izango dela".
Sarrerak Amonanen salgai daude eta frontoian bertan ostiralean erosi ahalko dira.
°Egunean bertan 19:00etatik 20:15ak arte boxeo erakusketa egingo da Beti Alai pilotalekuan Ordiziako Punch Boxing Taldearen eskutik, eta doakoa izango da

Ordiziako XVI. esku pilota txapelketa herrikoiko finala jokatuko da bihar, 18:30etatik aurrera, Beti alai pilotaleku kanpoan.
Larunbat honetan ospatuko da Emakumeen Ordiziako Klasikaren bigarren edizioa. “Iaz, lehenengo edizioa oso arrakastatsua izan zen, eta emakumeok kirolean dugun ikusgarritasuna handitzeko lanean jarraituko dugu”, zehaztu du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak.
Aurten, lau izango dira kategoriak: sub23, elite, kadete eta junior.
Ibilbideari dagokionez, Sub eta Elite kategoriako txirrindulariak 09:00etan aterako dira, eta gutxi gorabehera 10:37etan helmugara iristea espero da. Egingo duten ibilbidea honakoa izango da: Ordizia- Alegi-Ordizia-Alegi-Amezketa-Abaltzisketa- Larraitz- Zaldibia-Ordizia. Guztira, 63.1 kilometro osatuko dituzte helmugara iritsi baino lehen.
Kadete eta juniorrak, berriz, 11:15ean izango dute irteera. Helmuga 12:38erako aurreikusten da. Kasu honetan, txirrindulariek 51 kilometroko ibilbidea egingo dute, Ordizia- Alegi-Ordizia-Alegi-Altzo-Alegi-Ordizia.
Guztira, oraingoz, 102 emakumek eman dute izena.
Jose Antonio Peñaren omenezko Nazioarteko VII. Ordizia Meeting-a giro ederrean ospatu da aurten, eta errekorrez betea izan da, 13 probetatik 10etan errekor berriak onduz. Aurten, Ordizia Bizi Herria Saria Oussana Nabil eta Rose Mary Almanzak lortu dute.
Emaitzak ondorengoak izan dira:
100 metro gizonezkoak: Errekorra
400 metro gizonezkoak: Errekorra
800 metro gizonezkoak: Errekorra
1.500 metro gizonezkoak:
Pertika gizonezkoak: Errekorra
Luzera gizonezkoak: Errekorra
100 metro emakumezkoak:
400 metro emakumezkoak: Errekorra
800 metro emakumezkoak:
1.500 metro emakumezkoak: Errekorra
100 metro hesiak emakumezkoak: Errekorra
Pertika emakumezkoak:
Luzera emakumezkoak: Errekorra