Horrez gain, iaz lehen aldiz egin zen moduan, aurten ere emakumezkoen pilota partidak izango ditugu Beti Alai pilotalekuan: “iaz hartutako konpromisoari jarraipena emango diogu aurten, eta pilotaz gozatzeko aukera izango dugu, 18:00etatik aurrera. Herritarrak gonbidatzen ditugu egun berezi honi amaiera emateko partidak ikustera gerturatzera”, nabarmendu du Jon Ander Caballero, kirol zinegotziak.

Lehenengo partida eskuzkoa izango da, Miriam Arrillaga-Itxaso Erasun, eta Miren Larrarte-Noa Mendizabal. Hauen ostean paletazko partidak jokatuko dira, Leire Galdos-Ane Kerejeta eta Amaia Irazustabarrena-Garazi Eizmendi.