Sansilbestre proba doakoa izango da aurten
“Urtea amaitzeko aukera paregabea da Ordiziako San Silbestre proba. Aurten ere, giro paregabeaz gozatuko dugu korrika, jendetzaren animoak jasoz. 15 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartzeko aukera izango duzue”, zehaztu du Jon Ander Caballero, Ordiziako Kirol Zinegotziak. “Aurten, gainera, doakoa izango da izen-ematea”.
Izen-ematea www.kronoak.com helbideak egin behar da.
Sariak, lehenengo hiru sailkatuentzat izango dira, honako kategorietan:
Kadete mutil eta neska
Senior mutil eta neska
Nagusi edo beterano mutil eta neska
Horrez gain, korrikalari guztiek medailla bat jasoko dute oroigarri bezala. “Aurten, Garaguneko kideekin batera egin ditugu medailla hauek”, gehitu du. “Korrikalari guztiei emango zaizkie medaillak, eta oso gustura gaude emaitzarekin”, zehaztu du.
Haurrentzako proba ere egongo da, noski. Benjamin, alebin eta infantiletan.
Helduen dortsalak jasotzeko: frontoi txikian, abenduaren 30an (10:00-12:00 eta 18:00-20:00), 31an (11:00-14:00), eta lasterketa hasi baino lehen. Dortsalak jasotzeko momentuan haurrek ere izena emateko aukera izango dute.
Probaren ostean dutxatzeko aukera egongo da Beti Alai pilotalekuan. “Eta urtea ederki amaitzeko, poteoa ere egongo da arratsaldean”, amaitu du zinegotziak.