Image
Image

Ordiziako Gaztelekuaren ate irekiak

Ordiziako Nerabeen Zerbitzutik idazten dizuegu Gaztelekuan egingo dugun bileraren berri emateko. Joan den urriaren erdialdean, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zerbitzuaren ateak ireki genizkien, aisialdian modu aktibo eta hezitzailean parte hartzera gonbidatzeko. Haiek dira gure zerbitzuko protagonistak, eta haien interesak eta proposamenak jaso ondoren, haiekin batera 2022-2023 ikasturterako prestatutako programa adostua aurkeztu nahi dizuegu. Zerbitzuaren helburuak, egiten ari garen ekintzak eta egin asmo ditugunak ezagutu eta azaldu nahi dizkizuegu. Zuen lankidetza eta parte-hartzea ezinbestekoa egiten zaigu nerabeen errespetu- eta partaidetza-balioak sustatu ahal izateko. Honetaz guztiaz hitz egiteko eta gure eskaintza helarazteko, datorren ostegunean, azaroak 24, arratsaldeko 18:30etan Lukusain plazan dagoen lokalean(https://bit.ly/3HkpL82) ate irekiak antolatu ditugu zuentzat, Ordiziako nerabeen gurasoentzat.

Skakeitan taldea Buztuntza Plazan, ekainaren 11an

Lehenengo aldiz, 'Gipuzkoan Gazte Tour' ekimena Ordiziara iritsiko da ekainaren 11an. Hala, Skakeitan talde donostiarrak kontzertua eskainiko du Buztuntza Plazan, 18:30etatik aurrera (eguraldi txarrarekin Plaza Nagusian). Sarrera doan izango da. Gainera, talde edo bakarlaria bazara, 16-25 urte badituzu eta aurretik telonero bezala jo nahi baduzu, idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

Adur Ezenarro Ordiziako alkatea: “Gipuzkoan Gazte Tour programa oso garrantzitsua da; izan ere, oso beharrezkoa da gazte eta nerabeei bideratutako programazioa lantzea, pandemian gehien kolpatu den adin tartea izan baita”. Ezenarrok azpimarratu nahi izan du ere kultur jarduerak eta kontzertuak “deszentralizatzeko ariketa” egiten ari direla Ordiziako Udaletik, “eta horregatik, Skaketian taldearen kontzertua Ordiziako Buztuntzako auzoan burutuko da”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak Gipuzkoan Gazte Tourraren edizio berria aurkeztu du gaur goizean. Musikarekin eta arte eszenikoekin lotutako hainbat jarduera biltzen dituen programa da, 16 eta 25 urte bitarteko gazte gipuzkoarrei zuzendua. Isaac Palencia Gazteria zuzendariak aurkeztu du programa, Maider Lainez Andoaingo alkatearekin eta Adur Ezenarro Ordiziako alkatearekin batera, lehen kontzertuak egingo diren bi herrien ordezkari.

Gazteen kultura-zirkuitua lehen mailako artistekin eta Gipuzkoako tokiko talentu gazteen erakustaldiekin hasiko da berriro ere. Aurten egingo den zirkuituan parte hartuko dute 9 udalerrik. Beraz, aurreko edizioan parte hartu zuten 6 udalerriei (Andoain, Arrasate, Eibar, Errenteria, Hondarribia eta Zumarraga) Ordizia, Tolosa eta Zarautz gehitu zaizkie.

Lehenengo eguna maiatzaren 21a izango da Andoainen, eta Gipuzkoan Gazte Tourra Ordizian ekainaren 11n egingo da. Ondoren, Zarautzen izango dira ekainaren 16an, Eibarren irailaren 17an, Hondarribian irailaren 24an, Zumarragan urriaren 1ean, Tolosan azaroaren 5ean eta amaitzeko, Arrasaten eta Errenterian. Udalerri horietarako oraindik ez da datarik zehaztu.

 

Astelehenean 'Nerabeak eta Internet' hitzaldia

Datorren astelehenean, 18:00etan Barrenako areto nagusian, 'Nerabeak eta Internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua' hitzaldia eskainiko da Treba Gurasoak zikloaren baitan.
Parte hartzeko izena ematea eskertuko da 747 406 469 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean. Itzulpen eta zaintza zerbitzua eskainiko da gutxieneko kopurua betez gero.

Treba Gurasoak: Haurrak eta Internet

Datorren astelehenean, 18:00etan Barrenako areto nagusian, 'Haurrak eta Internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua' hitzaldia eskainiko da Treba Gurasoak zikloaren baitan.
Parte hartzeko izena ematea eskertuko da 747 406 469 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean. Itzulpen eta zaintza zerbitzua eskainiko da gutxieneko kopurua betez gero.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image