KORRIKA 18 GOIERRIN, EMAN EUSKARA ELKARRI!
70 ekitaldik baino gehiagok osatzen duten Goierriko Korrika
Martxoaren 14an Andoaindik abiatuko da korrika 18, egun horretan bertan igaroko da Goierritik, eta martxoaren 24an Baionan bukatuko da. Edizio honek euskararen ikaskuntzan eta erabileran oinarritutako elkarbizitza du helburu eta horregatik, Eman euskara elkarri mezua zabaldu nahi du lau haizeetara. Horren harira, Korrika 18k eta AEK-k egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiak omendu nahi dituzte; beren ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako.




Txotx erraldoia euskara ikasten ari direnak omentzeko
Udalako Euskara Zerbitzuak. Arrasateko Txatxilipurdi Haur eta Gazte Ekintzak elkarteen gidaritzapean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitan dauden 2 jolas tailer antolatu ditu Gaztelekuan. Atzo ospatu zen lehen jarduna, eta gaurkoa izango da bigarrena eta azkena. Lehen hezkuntzako 1.,2.,3. eta 4. mailetako ikasleei daude zuzenduak
Joan zen asteko larunbatean, azaroaren 29an, aste honetako ostiralera arte iraungo duen euskararen hastea hasi zen.Aste honen baitan, Euskararen Nazioarteko eguna ere bada; 
