Ordiziako Udalak eta Vitale enpresak akordioa egin dute programaren zerbitzua euskaraz eskaintzekoOrdiziako Udalak eta Vitale enpresak ariketa fisikoa egiten laguntzeko mundu mailako programa aurreratuena euskaraz eskaini ahal izateko hitzarmena egin dute. Udalak hartu du bere gain programa euskaratzeko ardura, eta trukean, Vitale enpresak 8.000 erabilera lizentzia emango dizkio herritarren eskura jartzeko. Lizentzia horiek urtebeterako iraupena izango dute, eta doan izango dira 2015ean.
Udaleko posta helbide elektronikoak ere .eus izatera pasako diraOrdiziako Udalaren webgune nagusia www.ordizia.eus izango da bihartik, Euskararen Nazioarteko Eguna, aurrera. Horrez gain, udaleko posta helbide elektroniko guztiak ere .org izatetik .eus izatera pasako dira datozen egunetan. Mezuak aurreko helbideetara bidalita ere, hartzaileek berdin-berdin jasoko dituzte. Udalaren menpeko gainontzeko webguneek ere laster izango dute erabilgarri .eus domeinua.
Larunbatetik abenduaren 10era bitarte hainbat ekimen egingo dira OrdizianOrdiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak, herriko ikastetxe eta gizarte eta kultur eragileekin lankidetzan, egitarau oparoa prestatu du abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Euskararen Asteko egitarauari larunbatean emango zaio hasiera eta abenduaren 10ean bukatuko da. Abenduaren 3an, euskararen aldeko giza kate bateratua egingo dute ikastetxeeak, lasterketa herrikoia ere izango da, eta iluntzean, elkarretaratzea Plaza nagusia. Jarraian duzue programa.
Izen-ematea doan da, eta lasterketa hiru mailatan bereizita dagoIaz bezala, Ordiziako Udalak eta Kontseiluak lasterketa herrikoia antolatu dute abenduaren 3rako 'Euskaraz Bizi nahi dut' lemapean. Izen-emateko epea zabalik dago Majori kiroldegian, Euskara Zerbitzuan eta egunean bertan Plaza Nagusian, 17:00etatik 18:30era. Izen-ematea doan da. Hiru lasterketa egingo dira mailaka bereizita. Parte-hartzaile guztien artean sariak zozkatuko dira: argazki kamera, mendiko makila, motxila, liburuak...
Info+: http://www.ordizia-euskaraz.com/albisteak/lasterketa-herrikoia