2014-10-31 errigoraOrdizian Koxka eta Goierriko Baratza dendetan eman daiteke saskia eskuratzeko izena

Hirugarren urtez, aurten ere Nafarroa hegoaldeko euskalgintzaren alde Errigora egitasmoko kanpaina egingo da, udazken honetan, 'Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka' lemapean. Goierriri dagokiona atzo aurkeztu zuten Beasainen, ikastoletako, udaletako eta AEK-ko ordezkariek. Barazki kontserba, ardo, olio eta beste nafar jaki batzuren saskikada erosi ahalko da, 50 euroan. Nafarroan euskara ofiziala ez den lekuetan euskara sustatzeko erabaliko dute jasotako diruaa, aurten ere. Bide batez, bertako laborarien "gainbehera" zerbait arintzeko eta produktuak saltzeko bidea irekitzea da asmoa. Saskia erosi nahi duenak, azaroaren 12rako eman behar du izena. Ordizian Koxka eta Goierriko Baratza dendetan eman daiteke. Ondoren, azaroaren 17tik aurrera hasiko da banaketa, eta abenduan zehar kobratuko da. Ordiziako Udalak bat egin du ekimen honekin.