2014-10-13 euskaraGaurtik hilaren 29a arte eman daiteke izena; 165 orduko ikastaro trinkoa azaroaren 10etik otsailaren 18ra izango da Goiztiri AEK euskaltegian

Ordiziako Udaleko Euskara sailak, dauden beharrak aztertuta, langabetuentzako doako ikastaroa antolatu du. Ordizian erroldatuta dauden 18 urtez gorako langabetuentzat izango da ikastaroa. Ikastaroa Goiztiri AEK euskaltegian (Nafarroa Beherea, 1) izango da azaroaren 10etik otsailaren 18ra bitartean eta 165 orduko ikastaro trinkoa izango da. Izen emate orria eta informazio osagarria euskara saileko webgunean aurki daiteke: www.ordizia-euskaraz.com.

Izen-emate epea gaurtik urriaren 29a bitartean luzatuko da. Izen emate orriarekin batera azkeneko sei hilabeteetan segidan langabezi egoeran egondako ziurtagiria (Lanbide) aurkeztu beharko da, NANaren kopia batekin batera. Derrigorrezko asistentzia izango du ikastaroak eta baldintzak ez badira betetzen (salbuespenak kontuan hartuta) hurrengo bi urteetan ezin izango du ikasleak euskara ikasteagatik diru laguntzarik eskatu.

BALDINTZA OROKORRAK
-18 urtetik gorakoa izatea.
-Ordizian erroldatua egotea.
-Langabezi egoeran gutxienez sei hilabetez segidan egotea.
-Derrigorrezko asistentzia edukitzea. Bi saio baino gehiago justifikatu gabe baleude kanporatua izango litzateke ikaslea.

EGIAZTAGIRIAK
-Izen-emate orria betetzea.
-NANaren kopia.
-Langabezi egoeran 6 hilabetez etenik gabe egon izanaren ziurtagiria.
-Aprobetxamendu orria. Euskaltegiak ikastaroaren bukaeran ematen du.

SALBUESPENAK
-Gaixo egotea. Agiria eskatuko da.
-Lana aurkitzea. Agiria eskatuko da.

IKASTAROA
-Izen-ematea: Urriaren 13tik 29ra bitartean.
-165 ordu
-Azaroaren 10ean hasi eta otsailaren 18ra bitartean.
-Astelehena, asteartea, asteazkena eta osteguna 14:00etatik 17:30ra.
-Non: Goiztiri AEK euskaltegia.
-Agiriak Ordiziako Udaleko Euskara sailean entregatuko dira (Kale nagusia, 26 1 pisua, udaltzainen gainean) edota Goiztiri AEK euskaltegian (Behe Nafarroa kalea, 1).