Ordizia prestatzen ari da toki urrunenetatik Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdira datozkigun hitzaren mezulariak beste urte batez jasotzekoHemen da AHOZ-AHO 2013, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia. Urtero garai honetan gertatu ohi den moduan, izarrak lerrokatu egin dira, sorginkeriaz bezala, eta galaxia berri bat eratu dute: Kalabaza forma duen konstelazio bat.
Horietako bakoitzak bere argitasuna badu ere, Ahozkotasunaren Unibertsotik datozen Izar horiek Ordizian izando dira, otsailaren 22tik martxoaren 2ra bitartean bisitatuko gaituzte, Kalabaza forma duen konstelazio magikoa pizteko.
Kolonbia, Mexiko, Uruguai, Kuba, Irlanda, Valentzia eta Errioxatik datozen izar horiek Euskal Herriko dozena bat izarrekin elkartuko dira Kalabaza handi hori osatzeko, non istorioak, ipuinak, kondairak, kantuak eta jakituria gordeko ditugun.
Badakigu gure zeru-goia izarrez beterik dagoela. Zeu bezalako izarrak. Hemen da ipuinen Unibertsoa... Presta ezazu emozioen teleskopioa, eta murgil zaitez Kalabaza forma duen konstelazio magikoan.
Eta hasteko, asteburu ederra daukagu jaialdiarekin hasteko:
-Otsailak 22, ostirala, 19:00etan Carles García Domingo eta Mercedes Alfonso Barrena Kultur Etxean.
-Otsailak 23, larunbata, ipuinen "maratoia":
Egitarau osoa ikusteko KLIKATU HEMEN