euskaraz bizi nahi dut1Joan zen asteko larunbatean, azaroaren 29an, aste honetako ostiralera arte iraungo duen euskararen hastea hasi zen.Aste honen baitan, Euskararen Nazioarteko eguna ere bada; abenduaren 3an hain zuzen ere. Horiek ospatzeko helburuarekin ekitaldi desberdinak antolatu dira.

Euskararen egunean Urdaneta eta Jakintza eskolek eta Oianguren institutuak ikasleei zuzendutako ekintzak egingo dituzte; jolasak, abestiak, bertsoak...Gaztain jana, jolasak, euskara eskolako ikasleak euskaraz jolastu ekitaldia eta Julian Iantziren hitzaldia eskainiko zaie herritarrei besteak beste. Gainerako egunetan zinema euskaraz eta Erromeria ikusteko aukera egongo da. Baita Plaza Nagusian euskararen aldeko mezua idaztekoa ere.

Udalak bere aldetik, udaletxeko balkoian Euskaraz bizi nahi dut bandera jarri. Bide batez, herritarrei deialdi horrekin bat egitera animatuz. Ikurra eskatu nahi izanez gero, www.euskarazbizinahidut.org webgunera sartzearekin edo 943591200 telefono zenbakira deitzearekin nahikoa da. Hala ere, eskaera udalean bertan egitea posiblea da.

pdfEkitaldien informazio zehatza