2013-02-12 korrika-prentsaurrekoa70 ekitaldik baino gehiagok osatzen duten Goierriko Korrika

Martxoaren 14an Andoaindik abiatuko da korrika 18, egun horretan bertan igaroko da Goierritik, eta martxoaren 24an Baionan bukatuko da. Edizio honek euskararen ikaskuntzan eta erabileran oinarritutako elkarbizitza du helburu eta horregatik, Eman euskara elkarri mezua zabaldu nahi du lau haizeetara. Horren harira, Korrika 18k eta AEK-k egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiak omendu nahi dituzte; beren ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako. Omentzeaz gain, euskara ikasleen lekukotza ozen plazaratu nahi dugu, ez delako zilegi bertako hizkuntza ikasteko ikasleek ikasturtero ordaindu behar izaten dutena ordaintzea. Euskal Herriko hizkuntza ikastea doakoa izan behar dela aldarrikatzen dugu, euskal herritar guztien oinarrizko eskubidea delako euskaldun izatea.

Korrikak hizkuntz normalizazioak behar duen bultzada herritarra bildu eta zabaltzeaz gain helduen euskalduntze eta alfabetatzerako ezinbestekoa duen sostengu ekonomikoa lortzea du helburu, sostengu ekonomiko hori eskatu eta bilduko dugu datorren asteetan. Beraz eskatzean gain eskaintzea ere, zilegi delako Goierriko 12 korrika batzordeetatik kultur eskaintza zabala biltzen duen egitaraua aurkezten dugu.

Egitarau hau 16 herrietan zehar antolatu dugu, herri hauetako elkarte, udal eta herritarrekin elkarlanean. Herri bakoitzeko korrika kulturaleko egitaraua bertara egokitu baldin badugu ere, gehienetan ekitaldi hauekin osatu dugu egitaraua: Gipuzkoako II. mus txapelketa, korrikako dokumental emanaldia, arropa salmenta, kuestazioa martxoak 8,9 eta 10eko asteburuan eta kale animazioa.

Egitaraua herriz herri:

Legorreta
Otsailak 15, dokumentala 19etan Gaztetxean.
Otsailak 15, Gipuzkoako II. Mus txapelketa Aldapaundin.
Martxoak 2, Gipuzkoako II. Mus txapelketaren Goierriko kanporaketa 16retan Aldapaundin.
Martxoak 14, Korrika txikia 15retan. Merienda eta jokoak, 18etan Karaokea.

Itsasondo
Otsailak 22, Bertso afaria 21etan Elkartean.
Otsailak 27, Orreagako bataila dokumentala 19etan Ludotekan.
Martxoak 8, arratsaldean Kuestazio eta arropa salmenta.
Martxoak 14, Korrika txikia 17:30etan Aramatik Itsasondora. Ondoren, txokolatea eta triki-poteoa.

Arama
Otsailak 15, Gipuzkoako II. Mus txapelketa 22:30etan Elkartean.
Martxoak 2, dokumentala 18:30etan, talo jana eta arropa salmenta.
Martxoak 9, goizean ibilialdia eta 14etan bazkaria.

Ordizia
Otsailak 20, Euskaltegien arteko ginkana 18etan Plazan. 
Otsailak 23, Korrikako ginkana, Goierriko kanporaketa 17etan Plazan.
Otsailak 28, hitzaldia: "Emakumea eta antifrankista, zigor bikoitza" 19etan Barrenan. Hizlaria: Ander Leon Nanclares.
Otsailak 22, VIII. Piropo lehiaketako sari banaketa. 13:30etan Pleno Aretoan.
Martxoak 5, ate irekiak AEK euskaltegian egun osoan zehar.
Martxoak 9, Akirrok 11etan Beasaindik Ordiziara, ondoren bazkaria eta Poesia lehiaketako sari banaketa.
Martxoak 9, "Dantza zati bat Ordizian" DVDaren aurkezpena 18etan Herri Antzokian eta "Gazta zati bat" ikuskizuna. 
Martxoak 14, goizean Korrika txikia eta 18:30etatik aurrera erromeria eta pintxo potea.

Zaldibia
Otsailak 15, poesia errezitaldia 19:30etan Antzokian.
Otsailak 15, Gipuzkoako II. Mus txapelketa 22etan Zubi-buru elkartean.
Otsailak 22, arropa salmenta arratsaldean Plazan. Afaria Antzokian eta ondoren monologoak eta erromeria. 
Otsailak 28, Peio Añorga ipuin kontalaria 17etan Kultur Etxean.
Martxoak 14, Korrika txikia 14:30etan. Txokolatada eta triki-poteoa.

Lazkao
Martxoak 8, Kuestazioa 18etan Frontoian, ondoren talogileak eta erromeria.
Martxoak 12, Euslandia 21etan Maizpiden.
Martxoak 14, 15:30etan Korrika txikia Plazan, ondoren jokoak eta iluntzean Txaranga.
Martxoak 19, Literatur tailerra "Scanner" 18:30etan Gerriko txokoan.
Martxoak 21, Bertso Korrika Maizpiden, 20:00etan afaria eta ondoren bertso saioa.

Ataun
Martxoak 2, Ibilaldian 11:30etan Aiatik abiatuta. 12:30etan dokumentala San Martingo Kalostrapen eta euskara ikasleekin tertulia.
Martxoak 9 eta 10ean Kuestazioa 3 auzoetan.
Martxoak 14, Korrika txikia 15:30etan, ondoren txokole-jatea. 18:30etan txaranga eta ondoren talo afaria.

Olaberria
Otsailak 23, Gipuzkoako II. Mus txapelketa 16retan Arkupe elkartean.
Martxoak 9, txontxongiloak: Katillukadak 17:30etan Udaletxean.
Martxoak 14, Korrika txikia 15:30etan. 17etan merianda eta jokoak, ondoren pintxo potea.
Martxoak 17, III. Goierriko pala txapelketa 10:30etan frontoian.

Idiazabal
Otsailak 22, Gipuzkoako II. Mus txapleketa 22:30etan Xumen.
Martxoak 1, dokumentala 19etan Udaletxean.
Martxoak 14, Korrika txikia 15etan, 18etan txokolatada eta trikipoteoa.

Beasain
Otsailak 16, Gipuzkoako II. Mus txapelketa 16etan Intxaurpe elkartean.
Martxoak 2, poesia errezitaldia: Goierriko Kasta 19etan Igartzan.
Martxoak 5, ate irekiak AEK euskaltegian. Egun osoan zehar.
Martxoak 9, Eskualdeko afaria eta elkarte arteko sukaldaritza lehiaketa 19:30etan Beasaingo Plaza azpian. Ondoren erromeria AIKO taldearekin.
Martxoak 14 Korrika txikia 15retan Plazan. Arratsaldeko 18etan buruhandiak eta ondoren triki poteoa.

Ormaiztegi
Otsailak 23, Gipuzkoako II. Mus txapelketa 16:30etan Murua tabernan.
Martxoak 9, Korrika txikia 16:30etan, mural margoketa eta txokolatada Plazan.
Martxoak 14, dokumentala 19etan, trikipoteoa eta afaria.

Gabiria
Otsailak 15, Gipuzkoako II. Mus txapelketa 21:30etan Ostatun.
Martxoak 14, goizean Korrika txikia eta iluntzean trikipoteoa eta afaria.

Mutiloa
Martxoak 14, Korrika txikia 17:30etan. 19etan dokumental eta arropa salmenta.

Zerain
Martxoak 4-10, arropa salmenta Mandio dendan.
Martxoak 14, dokumentala 18:30etan Kultur Etxean.

Segura
Martxoak 14, Korrika txikia 15retan, ondoren txokolate-jatea. Iluntzean Ongi etorri festa Korrikari: 18etan patata tortila lehiaketa eta ondoren trikipoteoa. 

Zegama
Otsailak 16, Gipuzkoako II. Mus txaplketa 16etan Amezti Elkartean.
Otsailak 28 eta martxoak , Euskararen eguna Aitxuri Herrik Eskolan. arropa salmenta 16etam eskolapeko aterpean.
Martxoak 14, Korrika txikia 15etan Herri Eskolan. 18etan ume jolasak, buruhandiak eta triki-tixtu poteoa. Ondoren, afaria.