omenaldiatxTxotx erraldoia euskara ikasten ari direnak omentzeko

Korrikak eta AEK-k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu eta protagonista bilakatu nahi ditu euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren 18. edizioan. Hori dela eta, hilaren 26an, txotx erraldoia antolatu dute Usurbilen.

Edizio honetan euskararen aldeko lasterketa erraldoiak zabaldu nahi duen mezuan, euskara euskal herritarron elkarbizitzarako gakoa dela, elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko eta elkar ulertzeko tresna. Baina, horretarako, euskal herritarrok euskal kultura ezagutzea eta euskara jakitea ezinbestekoa da.

Horregatik guztiagatik, Korrikak omenaldirik beroena eskaini nahi die ikasle guztiei. Beren ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako, bihoakie Korrika 18ren eta AEKren omenaldia egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiei.

Euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditugunez, aurtengo omenaldia kalean egin nahi dute, ikasle horiek guztiak bilduko dituen karpa batean, hain zuzen. Txotx erraldoia egingo dute, beraz, urtarrilaren 26an, Usurbilen, egun osoko egitarauarekin:

 

  • Goiz osoan zehar kale animazioa (trikitilariak, txarangak,…) 
  • 13:00: Bertsolariak eta kupelen irekier
  • 14:30: Pintxoak
  • 16:30: Ekitaldi nagusia
  • 18:00: Erromeria
  • 19:00: Kantu jira
  • 21:00: Esne Beltzaren kontzertua

Sarrerak (10 eurotan -jatekoa, sagardoa eta autobusa barne, autobusean joan nahi izanez gero-)eta autobusetan apuntatzeko zerrendak Ordiziako eta Beasaingo AEKren euskaltegietan eta segidako tabernetan egongo dira: Legorretan Olason, Itsasondon Kaxintanen, Ordizian Herrikon, Zaldibian Joxepanen, Beasainen Arranon, Lazkaon  Ansoategi herrikoan, Ataunen  Troskaetan, Seguran Elorripen,  Zegaman Itzalan, eta Ormaiztegin Zipotz tabernan.

Autobusa urtarrilaren 26an goizeko 10:30ean irtengo da Beasaingo geltokitik, Lazkaon Beneditarren parean 10:45ean, 11:00etan Ordiziako geltokian, 11:10ean Itsasondoko plazan eta  11:15ean Legorretako Patxikonen geldituko da autubusa. Usurbildik itzultzeko ordua 19:00etan izango du autobusak.

KORRIKA MATERIALA

Beste alde batetik, Beasaingo herri dendan korrikako materialak salgai jarraitzen du ostegun, ostiral eta larunbatetan, 18:00etatik 21:00etara.