ONAUdalako Euskara Zerbitzuak. Arrasateko Txatxilipurdi Haur eta Gazte Ekintzak elkarteen gidaritzapean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitan dauden 2 jolas tailer antolatu ditu Gaztelekuan. Atzo ospatu zen lehen jarduna, eta gaurkoa izango da bigarrena eta azkena. Lehen hezkuntzako 1.,2.,3. eta 4. mailetako ikasleei daude zuzenduak

Helburu nagusiak jolastea eta birziklapena dira. Horien bidez, haurrek ohiko materialak beste modu batera ikusteko aukera dute gainera. Atzokoa jolas kooperatiboen tailerra izan zen, 17etatik 19era. Bertan zeuden bi arduradunek elkarrekin aritzeko, taldean egin beharreko jolasak planteatu zizkieten.Beraz, ez zen galtzailerik edo irabazlerik egon. Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako 10 bat umek hartu zuten parte.
Gaurkoa aldiz,3. eta 4. mailako haurrei dago zuzendua. Jostailu tailerra da; hauei buruz eta iragarkiei buruz hitz egin ondoren jolas bat proposatuko da beraiekin egiteko. Eta ondoren, birziklatutako materialarekin jostailu bat sortuko dute. Atzokoak ez bezala, ordu eta erdiko iraupena izango du; 17etatik 18:30etara alegia.