Euskararen normalizaziorantz aurrera pausoaEuskararen normalizazioa lortzeko bidean beste urrats bat egin du Ordiziako Udalak Goiztiri AEK euskaltegiarekin eta Hitzaro Euskara Elkartearekin hitzarmen bana sinatuta. Ekainaren 14an Nekane Munduate AEKren ordezkariarekin sinatu zuen hitzarmena Igor Eguren alkateak, eta joan den astean, ekainaren 28an, Jose Luis Gonzalez Hitzaroko lehendakariarekin.
Parte hartu duten guztiei emandako laguntza eskertu nahi izan zaieGaur ospatu da Ahotsak proiektuaren aurkezpen ekitaldia arratsaldeko 18:00etan D´Elikatuzen. Belen Maiza, Alkateordea, Izaskun Zubitur, Euskara saileko arduraduna eta Aintzane Agirrebeña, Ahotsakeko partaidea, izan dira aurkezpen lanak egin dituztenak.
Martxoaren 14an eman zitzaion hasiera AndoainenIgandean, martxoaren 24an, bukatuko da Korrikaren 18. edizioa. Euskareren aldeko lasterketak Euskal Herriko txoko asko zeharkatu ditu dagoeneko eta zeharkatuko ditu oraindik igandera bitartean. Iruñea izan zen, hiriburuei dagokienez, Korrikaz gozatzeko aukera izan zuen lehena. Hilaren 15ean pasa zen bertatik. Ondoren iparralderantz abiatu eta Donibaren Garazitik eta Mauletik igaro zen.
18:00etanHilaren 26an, asteartean, Ordiziako Ahotsak proiektuaren aurkezpen ekitaldia ospatuko da D´Elikatuz turismo bulegoan arratsadeko 18:00etan. Lehenik eta behin parte hartu duten guztiei eskerrak emango zaizkie. Ondoren proiektuaren aurkezpen bideoaren emanaldia eskainiko da eta bukaeran, bakoitzari DVDa banatuko zaio; norberaren grabaketekin osatutakoa alegia.