logo1 hor-1024x568Martxoaren 14an eman zitzaion hasiera Andoainen

Igandean, martxoaren 24an, bukatuko da Korrikaren 18. edizioa. Euskareren aldeko lasterketak Euskal Herriko txoko asko zeharkatu ditu dagoeneko eta zeharkatuko ditu oraindik igandera bitartean. Iruñea izan zen, hiriburuei dagokienez, Korrikaz gozatzeko aukera izan zuen lehena. Hilaren 15ean pasa zen bertatik. Ondoren iparralderantz abiatu eta Donibaren Garazitik eta Mauletik igaro zen. 

Asteartean, 19, Gasteiza iritsi ziren korrikalariak. Hurrengo egunean, Bizkaian eta Gipuzkoan barrena ibili zen lasterketa. Azken txanpan, eta Baionara iritsi baino lehen, Donostiatik pasako da larunbatean. Eta amaitzeko, igandean goizeko 11:15etan helmugaratu egingo da Korrikaren 2013ko edizioa. 

Ordiziatik lehenengo egunean bertan pasatu zen, gaueko 20:45tan. Hainbat taldek izan zuten lekukoa eramateko ohorea. Hemen dituzue Ordziako irudiak: