ORDIZIAK EDUKIONTZIEN ALDE EGIN DU

%42koa  izan da parte-hartzea

Ordiziak edukiontzi kolektiboak izango ditu hondakinen bilketarako. Horrela aukeratu du ordiziarren bi herenak. Herri kontsulta bidez euren nahia 16 urtez gorako 3.486 herritarrek eman dute, %42ak. 8.278 ziren parte hartzera deitutakoak. Egunean ez da aparteko gertakaririk izan.

Kontsulta burutzeko Hondakin Mahaia antolatu zuen Ordiziako Udalak. Mahai hori hainbat herritarrek –indibidualki eta baita herri plataforma eta ingurumen elkarte baten izenean ere- eta ordezkari politikoek osatu dute.

HONDAKINEN MAHAIAK IGANDEKO KONTSULTAN PARTE HARTZERA DEITU DU

8.278 Ordiziarrek hondakin bilketa sistema berria aukera ahalko dute

Hiru egun geratzen dira Ordiziak hondakinak biltzeko sistema berria hautatzeko eta Hondakinen Mahaiak prentsaurrekoa egin du prozesuaren laburpena egiteko.Udalerriko hainbat tokitan egin diren informazio bileretara joan diren 142 pertsonek  gai batzuk  azaleratu dituzte eta gai nagusienen berri eman dute.   

Zehatz-mehatz -literalki idatzita- hauek dira Mahaiak luzatuko mezuak eta herritarren  zalantzak eta emandako erantzunak:

ORDIZIAK DU HITZA

Interneten da dagoeneko aste honetan postontzietara iritsiko den udal aldizkaria

Aste honetan iritsiko da Ordiziako postontzietara udal aldizkariaren ale berria. Igande honetan, martxoaren 13an, izango den herri kontsultaren inguruko informazioa jaso du. Hau da, ordiziarrek herrirako zabor bilketarako aukeratzeko izango duen bi ereduen inguruko informazioa. Prozesu osoa gauzatzeko osatutako Hodakinen Mahaiak adostutako ereduak dira. Aldizkariak mahaikideen iritziak ere jaso ditu.

Aldizkaria bi hizkuntzetan dago eta interneten da dagoeneko, ondoko loturan:

https://issuu.com/ordiziako_udala/docs/ordizia_aldizkaria_2016_2martxoa  

MARTXOAK 13: BILERA INFORMATIBOAK ETA AURRETIAZKO BOZKA

Bilerak larunbata honetan, astelehenean eta asteazkenean dira

Datorren martxoaren 13an Ordiziak etxeko hondakinak biltzeko eredua aukeratu ahal izango du. Herri kontsulta antolatu da horretarako. Hondakinen Mahaia osatu zen duela aste batzuk eta kontsultaren data, prozedura eta bestelakoak adostu dira egin diren bilera desberdinetan.

Kontsulta eguna baino lehen egitekoen artean, herritarrak informatzea da ahalik eta pertsona gehienera iritsiz. Hilaren 18an lehen aurkezpena egin ondoren, martxoaren 1ean hasita auzoz auzo egingo diren bilera antolatu dira. Besteak beste, aukeratzeko emango diren bi ereduak eta bestelako xehetasunak emango dira ezagutzera.