Maialen Barbadillok diseinatutako medaila lortuko dute San Silbestreko korrikalariek

“Ordiziako San Silbestrea oso proba kuttuna dugu Ordizian, eta iazko moduan, aurten ere, diseinu bereziko domina jasoko dute lasterketa amaitzen duten korrikalariek”, nabarmendu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Aurten LHko lehen mailako ikasle guztiei zabaldu zaie haien proposamena egiteko eskaera. “Proposamen asko jaso ditugu, eta azkenean, Maialen Barbadillo Albisurena izan da aukeratutako irudia”, gehitu du.

Hala, lasterketa amaitzen duten guztiek jasoko dute Barbadilloren irudia duen domina.

Abenduaren 31an XLVI. Sansilbestre proba herrikoia 18:30ean hasiko da. Izen-ematea doakoa izango da, www.kronoak.eus helbidean.