ZERO ZABOR TALDEAREN MUNDUMOB EKIMENA ORDIZIAN

MunduMob-Pegata-1a-02Entsegua ekainaren 1ean arratsaldeko 18etan Plaza Nagusian

Gipuzkoa osoa zeharkatzen ari den Mundumob ekimena ekainaren 1ean eta 2an iritsiko da Goierrira. Ekimen honen bidez, eta "Eman hartu nahi duzun mundua" lelopean, birziklatzearen eta berrerabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi du Zero Zabor taldeak.

ATEZ ATEKO PROZESU PARTE HARTZAILEA ESKARABILLA ETA SAN BARTOLOMEN

DSC 0291100 bat bizilagunek hartu dute parte

Atzo, euskaraz, eta gaur, gazteleraz, egin dira Eskarabilla eta San Bartolome auzoei zegozkien atez ateko bilketa sistemaren prozesu parte hartzaileko bilerak.

ATEZ ATEKO PROZESU PARTE HARTZAILEA SAN JOAN, FILIPINETA, ARANA ETA ARRAMENDIN

DSC 02661150 bat bizilagunek hartu dute parte

Atzo, euskaraz, eta gaur, gazteleraz, egin dira San Joan, Filipineta, Arana eta Arramendi auzoei zegozkien atez ateko bilketa sistemaren prozesu parte hartzaileko bilerak. Atzo ospatutakora 60 lagun inguru hurbildu ziren Udaletxeko Pleno Aretora eta gaurkora 90 bat. Beraz, orotara, 150 herritar izan dira parte hartu dutenak.

ATEZ ATEKO PROZESU PARTE HARTZAILEA BUZTUNTZAN

DSC 0240140 bat bizilagunek hartu dute parte

Atzo, euskaraz, eta gaur, gazteleraz, egin dira Buztuntzan atez ateko bilketa sistemaren prozesu parte hartzaileko bilerak. Bi egunetan Urdaneta eskolara hurbildu diren bizilagun kopurua kontuan hartuta, orotara 140 herritar inguru izan dira parte hartu dutenak. Aipatzekoa da, bestetik, emakumeen eta gizonen asistentzia nahikoa orekatua izan dela.