UDALTZAINGOAREN OHARRAK SANTA ANA JAIEI BEGIRA
Erdiguneko kaleak itxita egongo dira, eta aldaketak izango dira autobus geltoki eta zerbitzuetan
Ordiziako Udaltzaingoak jakinarazi nahi du, Santa Ana jaiak direla eta, erdiguneko kaleak (Gudarien Etorbidea eta Foruen Pasealekua) zirkulazioari itxita egongo direla, eta hartara, kasko historikoko kaleekin batera oinezko gune izango dira bi kale horiek.