Majori-300x200Irailaren 8ra bitartean printzipioz

Kanpoko igerilekuen denboraldi ofiziala hurrengo asteburuan hastekoa bazen ere (hilaren 22an ziren kanpoko igerilekuak irekitzekoak), giro eguzkitsua dela medio, Majoriko kanpoko igerilekuak larunbat honetan irekiko dira, hilaren 15ean. Printzipioz, irailaren 8a arte egongo dira irekita, baina denboraldia luzatzea ere aurreikusten da, baldin eta eguraldiak laguntzen badu. Igerilekuak egunero egongo dira irekita, 11:00etatik 20:45era.

Aurten ere taberna zerbitzua egongo da Majorin. Bazkariak ere emango dituzte aurten (gune bat zerbitzariarekin eta bestea gabe), eta baita afariak ere, iaz bezalaxe. Hori bai, afariak aurrez enkargatu behar dira.