grebaZerbitzu minimoak eskainiko dira

Adinekoen sektorean diharduten langileak 15 urte daramatzate euren lan baldintzak duintzeko borrokan eta salaketan. Orain, ADEGi eta LAREs enpresek Espainiako Gobernuak sinatutako lan erreforma aplikatu nahi dute. Ondorioz, lanordu gehiago eta soldata txikiagoak izango dituzte langileek. Otsailaren 6an Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresa langileen lan baldintzak bermatzen zituen proposamena egin eta ELA eta LAbek hau onartu bazuten ere, patronalak ez du onartu nahi. Egoera ikusirik, 5 egunetako greba eta mobilizazioak egingo dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan; gaur hasi eta maiatzaren 3ra bitartean. Hala ere, gogorarazi nahi da zerbitzu minimoak jarri eta bere osotasunean beteko direla.