autobusErdiguneko kaleak itxita egongo dira, eta aldaketak izango dira autobus geltoki eta zerbitzuetan

Ordiziako Udaltzaingoak jakinarazi nahi du, Santa Ana jaiak direla eta, erdiguneko kaleak (Gudarien Etorbidea eta Foruen Pasealekua) zirkulazioari itxita egongo direla, eta hartara, kasko historikoko kaleekin batera oinezko gune izango dira bi kale horiek. Uztailaren 19, 20, 21, 22*, 24, 25, 26, 27 eta 28* egunetan egongo dira kaleak itxita (*22aren eta 28aren kasuan, garbiketa lanak bukatu arte).

Bestalde, Arana kalean zirkulazioa noranzko bakarrekoa izango da (Filipinak kaletik Garagartza plazara). Horrez gain, une jakin batzuetan eta festetako jarduera batzuk egiten diren bitartean, Urdaneta kalea ere itxita egongo da zirkulazioarentzat. Hori dela eta, Arramendi-San Joan arteko zeharbidea erabiltzea gomendatzen da.

Aldaketak autobus geltoki eta zerbitzuetan
Horrez gain, eta aurrez aipatutako egun bereetan, aldaketak izango dira autobus geltoki eta zerbitzuetan. Beasaingo noranzkoko Goierrialdeako autobus geltokiak (Tximista, Gudarien Etorbidea, Ordizia eta Urdaneta 40), Otegi Eneako geltokian izango dira.

Bestalde, Santa Ana jaietako egun horietan eta eguneko 24 orduetan, Burundesa, Alsa eta Pesako autobusak ez dira Ordizian geldituko. Autobusa Beasainen hartzea gomendatuko zaie bidaiariei. Azkenik, RENFE ko geltokia, Donostiako norazkoan, beti bezala egingo da.