Auzoz auzo egindako dinamikari jarraituz, lehengo urte amaieran herritarrekin batera egindako bileren ostean, herriko auzo ezberdinetan inbertsio batzuk egitea adostu zen. 100.000 € zeuden denera inbertitzeko eta hauek izan ziren zehazki adostutakoak:
Otegienea auzoan, jende heldu asko bizi dela eta, bizilagunek dagoen aldapa maldatsua traba haunditzat jotzen zuten eta honenbestez, honi irteera emateko, ranpa bat egitea erabaki genuen. Dagoeneko martxan dago obra eta hilabete baten bueltan obra bukatuta egotea espero da.