ERAKUSKETA BERRIA BARRENA KULTUR ETXEAN
ORDIZIA
BARRENA KULTUR ETXEA
Izaskun Alvarez Gainza artistaren lanak Ordiziako Barrena Kultur Etxean.
Apirilaren 8tik 26ra. Inaugurazioa: Apirilaren 5a
Apirilaren 8tik 26ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Izaskun Alvarez Gainza (DonostIa) artistaren lanak izango dira ikusgai "Marjina, eskutua, erakustea" izeneko erakusketan. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.