getimageAdin guztietako jendeari begirako ekitaldiak izango dira

Datorren asteburuan, uztailarek 12tik 14ra, Altamira auzoko festak ospatuko dira. Urte gutxi dira auzoko talde bat berriz ere festak antolatzen hasi zenetik, urte batzu-batzutako etenaren ondoren. Festak ostiral arratsaldean hasiko dira suziriaren jaurtiketarekin, eta igande gauean bukatuko dira sardinaren hiletarekin. Adin guztietako jendeari begirako ekitaldiak izango dira, eta lehiaketa, dantzaldi eta kontzertuek toki nabarmena izango dute festetan.

Egitaraua
Uztailak 12, ostirala
17:00. Txupinazoa eta umeentzako jolasak
18:00. III. Futbolin txapelketa bikoteka
19:00. I. Fifa txapelketa
20:00. Buruhandi eta erraldoiak
21:00. Jubilatuentzako luntxa.
21:00. Cabbage City Rockers. The Clash Tribute
23:00. Drindots taldearekin dantzaldia

Uztailak 13, larunbata
10:00. Umeentzako krosa
10:30. Umeen marrazki lehiaketa
12:30. Patata tortilla lehiaketa
14:30. Paella jana eta Goierri Bertso Eskolaren bertsolarien saioa
16:00. III. Mus Txapelketa bikoteka
20:00. Buruhandi eta erraldoiak
21:00. The Josean´s.
23:00. Egan taldearekin dantzaldia
00:00. Mozorro lehiaketa
03:00. Harri-orri-ar I. Txapelketa
06:00. Matutina

Uztailak 14, igandea
13:00. Errondaila
16:00. Toka txapelketa
18:00. Gorriti eta bere animaliak
19:00. DJ Jerryrekin dantzaldia
22:30: Sardinaren hileta