Tortilla San PedroAmets Bide dantza taldea izan da antolatzailea

Datorren ostiralean, ekainak 28, San Pedro bezperako erromeria ospatuko da Garagartza plazan. Aurtengo ekitaldia Amets Bide dantza taldeak antolatu du, Ordiziako Udalaren laguntzarekin.

Ohi bezala, patata-tortilla lehiaketak irekiko du eguneko egitaraua. Parte hartzaileek etxean prestatu beharko dituzte tortillak, eta 18:00etarako Garagartza plazara eraman. Beste tortilla bat egiteko osagaiak eta dantza ikastaroa egiteko aukera jasoko ditu saritzat irabazleak.

Erromeria, berriz, 19:30ean hasiko da, eta sanpedrotako sua 22:00etan piztuko dute.