Idiazabal Gaztaren Kofradi 1Ohorezko lau kofradiakide berri izendatuko dituzte

Datorren igandean , uztailaren 7an, San Fermin egunez, Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiako kideek 24. Kapitulua egingo dute. Ohorezko kofradiakideak izendatzeaz gain, beste herri eta herrialdeetako kofradiakideekin biltzeko eguna izan ohi da. Gutxi asko, FECOGA elkartearen barruan dauden hogei kofradiatako ordezkariak elkartuko dira igandean Ordizian, ehun lagun inguru.

Ohorezko lau kofradiakide berri izendatuko dituzte 24. Kapituluan. Maider Unda artzain eta kirolari arabarrak jasoko du gaztaren munduaren zerikusia duen izendapena. Ordiziako azokarekin lotutako aurtengo kofradiakidea, berriz, Jose Mari Arana tolosarra izango da. Hirugarren izendapena Goierri Eskolak jasoko du, aurten 50 urte betetzen baitira sortu zenetik. Azkenik, Ordiziako Danborradaren 100 urteurrena prestatzen ari den batzordearentzat izango da herriarekin lotura duen elkarte bati ematen zaion izendapena.

Uztailak 7, igandea
10:00. Gonbidatutako beste kofradiakideei harrera (15-20 izango dira) Barrenan.
11:00. 'Azokak eta merkatuak' proiekzioa D'elikatuzen
11:30. Santa Ana abesbatzaren kontzertua
12:00. Desfilea kasko historikoan barrena, txistulari eta dantzariekin
12:30. Ohorezko kofradiakide berriak izendatuko ditu alkateak D'elikatuzen
14:00. Bazkaria Martinez jatetxean