GOIERRIKO JAZZALDIA 2013kartela-GJBost emanaldi izango dira guztira Ordiza eta Arama artean banatuta

Datorren larunbatean, uztailak 6, Goierriko Jazzaldia ospatuko da Ordizia eta Arama artean, orain gutxi sortu den Arama Jazz elkarteak antolatuta. Barrenako parkean egingo diren kontzertu banarekin hasi eta bukatuko da jaialdia, eta tarte horretan, beste hiru emanaldi izango dira Araman. Kontzertuetarako ez dago sarrerarik ordaindu beharrik, eta herri batetik bestera mugitzeko autobus zerbitzua ere egongo da.

Arama Jazz elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea, eta bere helburuen artean daude jazz musika sustatzea eta asteburukoaren antzeko kontzertuak antolatzea. Jazzaldia Ordiziako eta Aramako udalek babestu dute, eta Goierriko enpresa batzuek diruz lagundu dute.

Larunbateko jazzaldia Ordiziako Barrena parkean hasiko da. Jolasjazz taldeak kontzertu didaktikoa egingo du, eta jazzaren historiaz eta berezitasunaz ariko dira. Arratsaldean jarraituko du jazzaldiak Araman. Parkean bi kontzertu, eta plazan hirugarren bat izango dira.

Hasier Oleagak, esaterako, Cantus Canterva proiektua emango du ezagutzera. Oleaga Iñaki Salvador (pianoa), Mikel Andueza (saxofoia), Julen Izarra (saxofoia) eta Jon Pirisekin batera (kontrabaxua) ariko da oholtzan.

DJ Busbu disko jartzaile ordiziarrak Araman egingo duen emanaldiaren ondoren, jaialdia Ordiziako Barrena parkera itzuliko da. Triz3ps taldeak EP izeneko bere azken lana aurkeztuko du. Javi Pez donostiarra (ahotsa eta gitarra) da taldearen arima. Harekin batera, Alberto Bosch (baxua), Paul San Martin (gitarra) eta Luis Camino (perkusioa) ariko dira. Estilo asko nahasten dituzte: funky, soul, pop eta rock ukituko musika.

Goierriko I. Jazzaldiaren egitaraua
12:00. Jolasjazz. Kontzertu didaktikoa (Barrenako parkean)
18:00. Barikuan (Aramako parkean)
19:30. Hasier Oleaga. Cantus caterva (Aramako parkean)
21:30. DJ Busbu (Aramako plazan)
23:00. Triz3ps (Barrenako parkean)