Image
Image

KIMETZ 19. KONTAKETA LEHIAKETA

KIMETZIreki dute kontaketa lehiaketan parte hartzeko epea

Kimetz elkarteak, urtero egiten duen moduan, kontaketa lehiaketa antolatu du eta lanen aurkezpen epea zabaldu du dagoeneko. 18 urte baino gehiago dituen eta parte hartu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago lehiaketa. Idazten diren istorioen gaia erabat librea da eta  5-10 orri bitarteko luzapena izatea beharrezkoa. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz zein gazteleraz aurkeztu daitezke lanak.

“EMAKUMEA ETA ANTIFRANKISTA, ZIGOR BIKOITZA” HITZALDIA

hitzaldiaKorrika 18 eta Martxoaren 8ko udal programaren baitan antolatutako ekitaldia

Hurrengo ostegunean, otsailaren 28an, arratsaldeko 19:00etan Aitor Leon Nanclaresek "Emakumea eta antifrankista, zigor bikoitza" izena daraman hitzaldia eskainiko du Barrena Jauregian. Frankismoa indarrean egon zen urteetan, emakumeek errepresio berezia pairatu zuten. Alde batetik, leporatutako delituetan, eta bestetik,ezarritako zigorretan edo gizarte mailan.

GOENKALE TELESAILA ANTZERKIRA MOLDATUTA OSTIRAL HONETAN HERRI ANTZOKIAN

 IGN1381revPausoka eta Glu Glu produkzioak "GOENKALE – (Kondesaren erretratua)" antzezlana eskainiko dute

Ostiral honetan, hilaren 15ean, 22:15etan Ordiziako Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren bigarren saioa izango dugu ikusgai, eta oraingo honetan Pausoka eta Glu Glu produkzioak, "GOENKALE – Markesaren erretratoa" aurkeztuko dute. "Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

JAKINTZAKO IKASLEEK INAUTERIAK OSPATU DITUZTE

DSC 0833Frontoian ospatu dute jaialdia

Atzo hasi ziren Tolosako aurtengo Inauteriak. Jai horren aitzakiaz, Ordiziako eskolek euren jaialdi propioak ospatuko dituzte. Gaur Jakintza Ikastolaren txanda izan da. Egiten zuen eguraldi kaskarraren ondorioz, frontoian egin behar izan dute prestatuta zuten ospakizuna. Argazki galeria honetan ikusi daitezke ikasleek zein irakasleek jantzitako mozorroak:

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image