DSC 0703 20Danborrada Nagusiaren entseguak, Haur Danborradaren entseguak eta jantzien  banaketa eta Santanazaleen eskudantzaren inguruko oharrak

Danbora-jole eta upel-joleen zerrendak. Entseguak
Nagusien danborradan parte hartu nahi dutenek, Elkarteetan jarriko dira zerrendak datorren asteazkenetik aurrera, hau da, ekainaren 26tik aurrera. Larrun Arri elkartea upel-joleen zerrendak jarriko dira, eta Ordiziako Mendizaleak elkartean, berriz, danbor-joleen zerrenda. Izena emateko orduak arratsaldeko 7etatik iluntzeko 9etara.

Hurrengo astelehenean, uztailaren 1ean, hasiko dira entseguak, Jakintza Ikastolan (Villa Eugenia) iluntzeko 9etan.

Haurren danborrada 2013
Ordiziako Parrokiko Katekesi jaien batzordeak jakinarazi nahi du Haurren Danborradan parte hartzeko derrigorrezkoa dela gaur egun Ordizian bizitzea; beraz, haur horiek bakarrik parte har dezakete danborradan.

Dena den, Oria pasealekuan eta San Juan auzoan bizi diren haurrek ere parte hartu ahal izango dute danborradan, beti ere, Ordiziako ikastetxeetan ikasten badute edo Ordiziako Parrokiko katekesian parte hartzen badute.

Era berean, danborradan parte hartzeko, aipatutako baldintzak betetzeaz gain, Lehen Hezkuntzako 1.maila eginda eduki behar dute.

Haurren danborradan parte hartzeko entseguak, datorren astelehenean, uztailaren 1ean, hasiko dira Jakintza ikastolako Villa Eugeniako patioan, iluntzeko 8etan. Entseguetara, bigarren zikloko 5. mailatik gorako ikasleak joan ahal izango dira, eta lehentasuna izango dute aurreko urteetan danborradan aritu direnek; leku hutsak zozketa bidez beteko dira. Entseguak astelehenetik ostegunera egingo dira eta lau hutsegite bakarrik onartuko dira.

Haur guztiei banatu (Geltokiaren ondoko Zatozte lokalean) beharreko uniformen eguna, datorren astelehena, hilak 1ean, izango da eta ordutegiak hauxek dira:

Uztailak 1, astelehena 15:00etan DBH 1 eta LH - 6. maila - 5. maila / 15:45etan LH 4. maila / 16:45etan LH 3. maila / 18:00etan LH 2. maila.

Arropa soberan geldituko balitz, LH-ko 1.go mailako haurrentzat banaketa 19:00etan egingo da. Guztientzat egongo ez balitz zozketa egingo da.

Santanazaleak 2013
Dagoeneko hasi dira entseguak Santanazaleen ohiko Esku Dantzan parte hartu nahi duten ezkonduentzat (azken urtean ezkondutakoak.Entseguak (astelehenetan, asteartetan eta ostegunetan) Majori kiroldegian egiten ari dira iluntzeko 8etan.