OtegieneaOstiral honetan hasiko dira

Ostiralean hasi eta igandera bitarte (ekainaren 21etik 23ra) ospatuko dira Otegienea-Majori auzoko festak. Aurreko urtekoen tankerako egitaraua prestatu dute aurtengorako ere auzotarrek. Suziriaren jaurtiketarekin hasiko dira festak ostiral arratsaldean (18:00), eta igandean bukatuko dira, San Joan suarekin.

Hona egitaraua:

Ekainak 21, ostirala
18:00: Suziria auzoko txikiteroen eskutik
18:00: Haur krosa
19:00: Buruhandiak
20:00: Trikitixa
20:30: Bertso afaria
23:00: Musika saioa

Ekainak 22, larunbata
10:00: Suziria
10:30: Haurrentzako marrazki lehiaketa
11:00: 7. Sukaldari lehiaketa
11:30: Urdaneta dantza taldea
12:15: Amets Bide dantza taldea
13:00: Sukaldari lehiaketaren sari ematea
13:15: Pintxo salmenta
14:30: Auzo bazkaria
16:30: Otegienea-Majoriko 5. Mus Txapelketa
19:00: Haur mozorro lehiaketaren hasiera
19:00: Mozorro lehiaketaren sari ematea
23:00: Mozorro dantza
00:00: Dantzaldia Abar taldearekin

Ekainak 23, igandea
11:00: Suziria
11:30: 7. Tortilla lehiaketa
12:00: Haur jolasak, gaztetxeak antolatuta
12:30: Pintxo salmenta
12:30: Tortilla lehiaketaren sari ematea
16:00: Toka txapelketa
19:00: Sardina jana
20:30: Buruhandiak
22:00: San Joan sua