BATZORDEAK SORTU DITUZTE DANBORRADAREN 100. URTEURRENERAKO
Urteurrenean egingo diren ekitaldiak antolatzeko lan taldeak osatu zituzten
Ordiziako danborradaren mendeurrenera begira batzordeak hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatu nahi ditu. Baita inguruan egon daitezkeen argazki eta ikus-entzunezko dokumentuekin erakusketa moduko bat prestatu ere. Lan handia dela kontuan izanik, 3 batzorde eta beste hainbeste azpibatzorde sortzea erabaki zuten atzoko bileran.