lazkaotxikiUztailaren 1ean amaitzen da entregatze epea

Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatutako Lazkao Txiki XXII. Bertsopaper lehiaketara bidal daitezke lanak dagoeneko. Hiru mailatan banatutako lehiaketa da: gaztetxoena, gazteena eta helduena.

Hiru mailetan bertso idatzien neurria eta doinua librea da, baina gaietan dago aldea. Gaztetxoek "BARAZKIAK JATEA OSASUNTSUA OMEN DA" gaiari buruzko bertsoak jarri beharko dituzte, eta beste bi mailetakoentzat gaia librea izango da. Lanak uztailaren 1erako bidali behar dira, eta sari banaketa ekitaldia Euskal Jaietan izango da, irailaren 15ean. Lehiaketari buruzko informazio gehiago, hemen OINARRIAK 2013