QuesoIdiazabalPºFitur132Idiazabal Gazta zer den, nola egiten den, ezaugarriak eta dastatzerakoan kontutan hartu behar diren parametro sensorialak azaldu zituzten

Ekainaren 18an MADRIDEKO FERIAN (IFEMA) ospatu zen FITUR 2013 sari banaketari amaiera emateko Idiazabal Gaztaren dastaketa gidatua eskeini zitzaien lehen aldiz bertaratu zirenei.

Aspaldidanik produktu honen sustapenean gogor lanean diharduen Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatu zuen dastaketa eta Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastaketa batzordeko kidea den Jose Ramon Agiriano izan zen azalpenak ematen.

Idiazabal Gazta zer den, nola egiten den, bere ezaugarriak zeintzuk diren, nola identifikatu behar den eta dastatzerakoan kontutan hartu behar diren parametro sensorialen inguruan jardun zuen: forma, azala, orearen colorea, begiak, usaina, testura, zaporea eta arragustoa.

Honetaz gain, Ordiziako gazta txapelketa hainbat aldiz irabazi duten Mausitxa gaztandegiko Jesus Mari Ansola eta Rosa Mari bere emazteak garai batean egiten zen moduan moduan gazta egin zuten bertan.

FITUR 2013 sarien banaketa ekitaldira joan zirenek, hiru gazta dastatzeko aukera izan zuten, Jose Ramon Agiriano eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen laguntzaz, hilabete gutxiagoko gazta, gazta onduagoa eta gazta ketua, azken hau inguru haietan ezagunena .

Guztiek dastaketa interes handiz jarraitu zuten eta behin berriro Euskadiko produktu eta gastronomiarekiko duten miresmena aitortu zuten.

Azpimarratzekoa da Ana Larrañaga (FITUReko zuzendaria eta aurtengo Artzain Egunean Ordizian gazta moztu zuena) eta bere lan taldeak kofradiari eginiko harrera beroa eta dastaketa antolatzeko jarritako erreztasun guztiak.