kartelaAtzera begirako argazki erakusketa uztailak 12an zabalduko da.

Ordiziako Danborradaren 100. urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekintzen artean, batzorde antolatzaileak atzera begirako argazki erakusketa proposatu zuen eta azken hilabete hauetan hainbat materiala jaso da. Jasotako materialekin erakusketa zabalduko da bihar, ostirala, arratsaldeko19:00etan D'Elikatuz gunean. Erakusketa irailak 8a arte egongo da zabalik



Jasotako argazkiak direla eta oraindik urte batzuetakoa osatu gabe dago, hori dela eta erakusketan jarri daitezkeen argazki eta dokumentuak jasotzeko deialdia zabalik mantzentzen da oraindikan. Material hori duen edonork ekar dezake Barrena Kultur Etxera (943 805630) edo erakusketara bertara, eta hor bertan agiri hori digitalizatu eta kopia egingo da.

Horrekin batera datoren uztailaren 23an, 19:00etan, hitzaldi-solasaldia iragarri da Danborrada mendeurrenaren inguruan. Hitzaldia Patxi Garmendia "Mendigar"-ek emango du D'Elikatuz gunean bertan,