Image
Image

AMAIA AGIRRE EMAKUMEAZ ETA BERTSOLARITZAZ ARIKO DA BARRENAN

2013-11-25 Amaia Agirre'Emakumea bertsolaritzan' izeneko hitzaldia egingo du asteazkenean, 19:00etan

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia azken txanpan sartzen ari den honetan, Hitzaro Euskara Elkarteak 'Emakumea bertsolaritzan' izeneko hitzaldia antolatu du. Txapelketaren finalaurrekoetan kantari aritu den Villabonako Amaia Agirre bertsolaria ariko da hizketan. Saioa asteazkenean da, hilak 27, Barrena kultur etxean, 19:00etan.

TXOTXONGILO JAIALDIA ORDIZIAN

KRYSTALAsteartea eskola saioa eta asteazkena saio irekia arratsaldean, Herri Antzokian.

Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatuta, Tolosako Turismo Ekinbide Etxearen laguntzaz, hogeitabost urtez segidan, eta Tolosan egiten den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia aprobetxatuz, Ordizian egunotan kalitate handiko bi talde izango dira Herri Antzokian. Bi saio izango dira, lehena asteartean eskolentzat zuzendua eta bigarrena, asteazkenean, saio irekia izango da, 17:30etan Keniako Krystal Puppeteers taldearekin

MENDI ASTEA BARRENA KULTUR ETXEAN

DSC01836wAsteartean hasiko da Ordiziako Mendizaleak antolatutako mendi astea

Ordiziako Mendizaleak antolatuta azaroaren 26, 27, 28 eta 29, Mendiko Astea ospatuko da Barrena Kultur Etxean. Asteartetik ostiralera, arratsaldeko 19:30etan, segidako ikusentzunezkoak ikusiko dira:

Asteartea 26a, NAFARROAKO MUGETAN ZEHAR II – Goierriko Mendi Taldea/Juanjo Mujika. 2013ko irteeren errekopilazioa.

MUSICA BOSCARECCIA TALDEA BARROKO AIRE-ren HIRUGARREN KONTZERTUAREN PROTAGONISTA

Boscareccia1webKontzertua larunbata honetan, eliz parrokian, arratsaldeko 8etan

Aurrera jarraitzen du Ordizian musika barrokoari eskainitako zikloak. Larunbata honetan izango da Barroko Aire egitarauaren hirugarren kontzertua, herriko parrokia elizan, arratsaldeko 8etatik aurrera. Bertan, proposamen interesgarria MUSICA BOSCARECCIA taldeak eskainiko duena.

Musica Boscareccia taldeak seguidako musikariek osatzen dute: Alicia Amo, sopranoa, Andoni Mercero eta Pedro Gandía Martín, bibolinak, Itziar Atutxa biola da gamba eta biolontxeloa, eta Juan Manuel Ibarra, klabezina.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image