2014-03-18 arrieta Asteburuan, berriz, film onenaren Oscar saria jaso berri duen '12 años de exclavitud' proiektatuko da

Asteazkenetako zine alternatiboaren zikloaren barruan, eta Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekitaldiekin bat eginik, 'El método Arrieta' filma egongo da ikusgai bihar asteazkena, hilak 19, Ordiziako Herri Antzokian, 20:30ean. Jorge Gil zuzendaria bera ere Ordizian izango da bihar zinta aurkezten. Asteburuan, ostiraletik astelehenera, film onenaren Oscar saria jaso berri duen '12 años de Exclavitud' filma proiektatuko da.

El método Arrieta film-dokumentalak Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpen eguneroko bizimodua eta haien erronkak ditu ardatz. Jaio zirenetik, mugitzeko eta hizketarako ezintasuna dute, baina elkarren artean eta inguruarekin komunikatzeko hizkuntza propio eta berezi bat sortu dute begien mugimenduaren bidez.

'12 urteko esklabotza'
Asteburuan, ostiraletik larunbatera, eta ohiko ordutegian, film onenaren Oscar saria jaso zuen '12 años de exclavitud' (12 urteko esklabotza) filma proiektatuko du Herri Antzokiak. Gizonezko batek bere askatasunaren eta biziraupenaren alde daraman borroka erakusten du. AEBetako Gerra Zibila baino bi hamarkada lehenago, New York-eko estatuan biz izen gizonezko beltz bat, Solomon Northup, bahitu egin zuten eta esklabu moduan saldua izan zen.

Azkenik, igandean, 16:45ean, umeentzako 'El Caballero Don Latón' filma egongo da ikusgai.