2014-04-01 otello Zine alternatiboan euskarazko film laburrak ikusteko aukera izango da, eta bi asteburutan 'Ocho apellidos vascos' filma proiektatuko da

Ordiziako Herri Antzokiak kaleratu du dagoeneko apirileko zine agenda. Zine alternatiboaren zikloaren barruko 'Approved for adoption' (frantsesez, azpitituluak euskaraz) irekiko ditu bihar apirileko zine emankizunak. Horrez gain, bi egunetan, apirilaren 9an eta 11n, euskarazko film laburrak egongo dira ikusgai, Laburbira eta Huhezinema. Bestalde, datozen bi asteburutan 'Ocho apellidos vascos' filma proiektatuko dute, eta tartean, apirilaren 5ean, 'Otello'. Azken film honetako zuzendaria, Hammudi Al-Rahmoun Font, bertan izango da zinta aurkezten.

Film hauek osatzen dute apirileko zine kartelera:

Zine alternatiboa (asteazkenetan, 20:30ean)
Apirilak 2: Approved for adoption (frantsesez, azpitituluak euskaraz)
Apirilak 9: Laburbira. Euskarazko Film laburren XI. Zirkuitua. (Sarrera doan)
Apirilak 11 (ostirala) : Huhezinema. VIII. Euskal Film Laburren jaialdia

Otello
Apirilak 5, larunbata: 19:30 (Hammudi Al-Rahmoun Font zuzendaria etorriko filma aurkeztera, eta bukatutako galderei erantzungo die)

Ocho apellidos vascos (Bi asteburu)
Apirilak 4, ostirala: 22:15
Apirilak 5, larunbata: 22:15
Apirilak 6, igandea: 19:30-22:15
Apirilak 7, astelehena: 19:30
Apirilak 11, ostirala: 22:15
Apirilak 12, larunbata: 19:30-22:15
Apirilak 13, igandea: 19:30-22:15
Apirilak 14, astelehena: 19:30

A cualquier precio (Aste Santua)
Apirilak 17, osteguna: 22:15
Apirilak 19, larunbata: 19:30-22:15

La gran estafa americana (Aste Santua)
Apirilak 18, ostirala: 22:15
Apirilak 20, igandea: 19:30-22:15
Apirilak 21, astelehena: 19:30

¿Qué hacemos con Maisie?
Apirilak 25, ostirala: 22:15
Apirilak 26, larunbata: 19:30-22:15
Apirilak 27, igandea: 19:30-22:15
Apirilak 28, astelehena: 19:30

Haurrentzako filmak (igandeetan, 16:45ean)
Apirilak 6: Las aventuras de Peabody y Sherman (3 D)
Apirilak 13: Enderren Jokoa (euskaraz)
Apirilak 20: Ton Sawyer
Apirilak 27: Free Birds (Vaya pavos)